Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

EAEko Sozietate Zibilen Erregistroaren Erreglamendua onartzen duen dekretu-proiektua. Jendaurrean jartzeko izapidea. Ondorioak

2023-01-11

Proposatutako xedapen orokorra ezinbestekoa da Euskal zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritakoa garatze aldera; izan ere, artikulu horretan aipatutako forma tradizionalen baten bidez eratutako sozietate zibilak inskribatu ahal izateko Erregistroa arautu behar baita.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluan xedatutakoaren arabera (Lege hori prozedura honi aplikatzen zaio, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen xedapen iragankorrean jasotakoari jarraikiz), jendaurreko informazioaren izapidea egin da Administrazioaren web-atarien bidez, Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian. Izapide horren bidez, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde esanguratsuenen iritziak jaso dira.

Dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko ebazpenak emandako epea amaituta, zuzenbidearen arloko lanbide desberdinetako lau pertsonak egin dituzte alegazioak. Ekarpen horiek eskertzekoak dira, eta kontuan hartuko dira xedapen orokorrak egiteko prozeduraren hurrengo faseetan aurkeztuko den dekretu-proiektua idazteko orduan.

Horretarako ezarritako epea igaro eta lehen aipatutako izapideen emaitza aintzat hartu ondoren, dagokion prozedura izapidetzen jarraituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan