
Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek min hartu duen mendizale bat erreskatatu dute Gorbeian
Mendizaleak orkatila okertu du, eta Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu behar izan du, lekura iristeko zailtasunaren eta mendizalearen mugikortasun eskasaren ondorioz.
Gaur arratsaldeko hiruak laurden gutxian telefono-dei baten bidez ohartarazi dute emakume batek orkatilan min hartu duela Gorbeia mendiaren inguruan, Zeanuriko Ipiñaburu auzoan.
Lekura iristeko zailtasunaren eta emakumearen mugikortasun eskasaren ondorioz, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Taldea eta helikoptero bat eta Bizkaiko suhiltzaileak mobilizatu dituzte.
Aireontzia min hartu duen 63 urteko emakumearengana iritsi da eta Iurretako basera eraman du, eta bertan zain zuen anbulantziak eraman du handik Galdakaoko ospitalera.





