Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Agindu-proiektua, Usapal europarra (streptopelia turtur) Kudeatzeko plana onartzen duena. Ondorioak

2023-01-05

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez, Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Katalogoa aldatu zen, eta Usapal europarra (Streptopelia turtur) sartu zen «galtzeko zorian» dagoen espeziearen kategorian.

Horren ostean, Euskadiko Natura Ondarea Babesteari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen 70.2 artikulua betez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak prozedura bat hasi zuen, Usapal europarraren kudeaketa-plana onartzearekin amaituko dena. Horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, beharrezko kontsulta publikoa egin zen 2022ko martxoaren 1etik 16ra bitartean, administrazio publiko eskudunaren webgunearen bitartez.

Aurretiazko kontsulta-aldia amaituta, 2022ko apiriletik ekainera bitartean parte-hartze sozialeko prozesu bat egin zen, gaiarekin lotutako erakundeei eta herritarrei irekia, eta prozesu horretan jaso ziren eragileek eta herritarrek egin nahi izan zituzten ekarpenak. Gainera, berariazko bilera bat egin zen foru-aldundiekin, eta haiei ere formalki eskatu zitzaien txostena.

Aurreko izapide guztiak egin ondoren, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren Agindua landuko da, Euskadin Usapal eroparra kudeatzeko plan bat onartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan