Berriak Lehendakaritza
qrcode

Dekretu-proiektua, gazteak Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren eremuan prestatzeko beken programa sortu eta arautzekoa. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2023-01-05

Onartu nahi den Dekretuaren xedea da gazteak trantsizio sozialaren eta 2030 Agendaren eremuan prestatzeko beken programa bat sortzea eta arautzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erregelamendua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren web-atarien bidez (euskadi.eus eta Irekia), eta etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde adierazgarrienen iritziak jaso dira.

Horretarako ezarritako epea igaro eta aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko