Berriak Lehendakaritza
Eu

Argentinak Irekia softwarea erabiltzen du bere Open Governmentean

2011.eko azaroak 25

Jarraitu zuzenean Gizarte Digitalen IV. Foroa

Nagore de los Ríos Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako zuzendaria, eta Arberto Ortíz de Zarate Herritarrei Arreta Emateko zuzendaria Argentinara joan dira Eusko Jaurlaritzaren Irekiari eta Open data atariari buruzko hainbat tailer eskaintzeko asmoz. Argentinako gobernuak EAEko plataforma aukeratu du bertan gobernu irekiaren eredua garatzeko. Berisso hiria (Buenos Aires) aplikatzen duen lehenengo udalerria izango da.

Argentinako gobernuak gonbidatuta, Nagore de los Ríos eta Alberto Ortíz de Zarate Euskadiko esperientzia ezagutaraztera joan dira Argentinara, Iberoamerikan gobernu irekirako politikak ezartzeko lehenengo esperientzia arrakastatsuan. Gobernuko Eskola Nazionalaren (ENG) eta Administrazio Publikoaren Erakunde Nazionalaren (INAP) bitartez –Hego Amerikako herriko funtzionarioak eta karguak gaitzeko erakunde publikoak–, EAEko ordezkariek Patxi Lópezen gobernuak Open Government arloan egindakoaren berri eman zuten. Topaketa hauetan, asmoa zen ENGko giza baliabideak trebatzea, tokiko baldintzak aintzat hartuz errepikatu eta egokitu ahal zen ezagutza emanez, Argentinan Gobernu Irekiaren arloan trebatutako pertsonak egon zitezen.

Bi herrien arteko trukea Argentinaren eta Espainiaren arteko lankidetza teknikoari esker egin ahal izan da, Gobernagarritasunari eta Administrazioari buruzko Espainiako eta Argentinako Programaren barruan. Eusko Jaurlaritzako Open Governmentaren arduradunek, Gizarte Digitalen IV. foroaren harira, teknikari argentinarrei ENGn emandako tailerretan, EAEko plataformaren oinarriak eta ezaugarriak zehaztu zituzten.

Jardunaldiotan mundu osoko adituak, akademikoak, politikariak eta enpresariak elkartu dira, adostasunak lortzeko, eta funtsezko eragile guztiak garapenerako eta inklusio digitalerako politikak sortzeko elkarlana sustatzeko.

Gizarte Digitalen Nazioarteko IV. Foroa Sociedades Digitales Fundazioak antolatutako ekitaldia da, urtero Buenos Airesko hirian egiten dutena. Bere laugarren aldia da, eta dagoeneko aro digitaleko oraingo eta etorkizuneko gizarteei buruzko eztabaidarako gune sendoa da. Aurten, Espainiako enbaxadore Argentinan Rafael Estrella eta Argentinako TB Irekirako Aholku Batzordeko koordinatzaile Osvaldo Nemirovsci arduratu dira ekitaldiari hasiera emateaz. Aurretik, aurkezle lanak egin zituen erakunde antolatzaileko presidente María Sol Tischikek.

 

#SD11 foroak «Argentinako Agenda Digitaleko Gizarte Eredua» leloa izan zuen, eta horren barruan, Argentinan garatutako politika publikoak zein Hego Amerikako eta Europako beste herri batzuetan aplikatutako antzeko programak landu zituen. Foroan 40 txostengile baino gehiago egon ziren, eta 600 ikus-entzule.

 

Berissoko hirian (Buenos Aires), bestalde, Open Government aurkeztu zuten gobernu irekiari buruzko jendaurreko aurkezpenean; herritar guztiei irekitako ekitaldi honetan, udalerriak Gobernu Nazionalarekin hitzarmena sinatu zuen Irekia plataforma proba modura ezartzen zuen lehena izateko. Hiriko eta nazioko hainbat kargurekin batera, Eusko Jaurlaritzako zuzendariek aurkezpena egin zuten, eta interes handia piztu zuen Berissoko komunikabideen, bertako funtzionarioen eta herritarren artean.

Teknologia digitalak, herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia

Aste osoan zehar, Nagore de los Ríosek eta Alberto Ortíz de Zaratek Gobernu Irekiari buruzko hainbat tailer eskaini zituzten hainbat tokitan eta era guztietako pertsonentzat.

Zehazki, jardunaldiok hiru modulutan banatu ziren. Lehenengoan Irekia eta Open Irekia softwarea aurkeztu zituzten; hala, gobernu irekiaren eredua Argentinan ezartzeko behar ziren giza baliabideak, barneko funtzionamendua, baliabide ekonomikoak eta teknikoak zehatz-mehatz azaldu zituzten. Ildo horretatik, ezarpen-etapak nahiz kudeaketa, gardentasun eta aurrekontu aldetik lortutako hobekuntzak zein izan ziren jakinarazi zituzten, eta Euskadiko gobernu irekirako eredua bertan ezarri eta egokitzeko beharrizanak zehaztu zituzten.

Bigarren modulua, berriz, interneteko komunikazioari buruzko tailerra izan zen. Oraingoan, asmoa izan zen gobernua irekia abiarazteko komunikazioko eta gaikuntzako barneko eta kanpoko prozesuak argitzea; hau da, gobernu irekiko interneteko komunikazioaren eta ikus-entzunezko garapenaren analisia, Eusko Jaurlaritzako sare sozialen erabilera, Irekia tresnaren analisia, open government tresnak eta barneko gaikuntza. Hirugarren moduluan, azkenik, open data kontzeptuaren barruan, datu publikoak berriz erabiltzeko moduko formatuan irekitzeko eta gardentasuneko politikak landatu zituzten.

Argentinako Gobernuaren Ministro Kabinetearen buruzagitzaren mendeko Gobernu Eskolak (INAP) antolatu zituen prestakuntza jardunaldi hauek. Jardunaldiotan Kudeaketa Teknologien Idazkariordetzako eta Gobernu Eskola Nazionaleko lantaldeek, Zientzia eta Teknika Ikerketen Batzorde Nazionaleko Gobernu Irekirako ikerketa taldeak (CONICET) eta Informazioaren Teknologien Bulego Nazionaleko (ONTI) parte hartu zuten.

Berisso, Latinoamerikako lehenengo Irekia esperientzia

95 mila biztanleko herri hau Argentinako hiriburutik 65 km hegoalderago dago, eta etorkinaren probintzia-hiriburua da. Egungo kudeaketaren lehenengo agintaldia 2003. urtean hasi zenetik, udalerriak hainbat jarduera egin ditu herritarrekin gardentasuneko eta parte-hartzeko prozesuak garatzeko; hartarako, aurrekontu parte-hartzailea bezalako tresnak erabili dituzte. Gobernu nazionalaren eskutik, Latinoamerikan Irekia plataforma ezartzen duen lehenengo udalerria izango da.

Hiri honetan, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziak (AECID) eta Argentinako Kantzilertzak antolatu zuten laguntza tekniko eta gaikuntzako jardunaldia, eta Luis Stangati kabinete buruak parte hartu zuen, Gobernu Irekia barrutian abiarazteko lanean aritutako gainerako erakundeen ordezkariekin batera –Nazioko Ministroen Kabineteko Buruzagitzaren Kudeaketa teknologien idazkariordetza, Sociedades Digitales Fundazioa, Teknologiako Unibertsitate Nazionala (UTN) eta Gobernuko Eskola Nazionala–.

«Proposamen honek gobernuaren eta herritarren arteko interakzioa ahalbidetzen du, hurbiltasuna alegia, Aurrekontu Parte-hartzaileko Programan bezalaxe; zeren eta, honetan auzotarrek erabakitzen baitituzte auzo bakoitzak behar dituen obrak. Udal kudeatzaileak oso harro gaude gure barrutian Gobernu Irekia ezarri behar delako, komunitatearen eta kudeaketaren arteko komunikazioa ulertzeko era berri hau garatuko duen lehenengo udalerria izango baita gurea», adierazi du Guillermo Di Giácomo Berissoko gobernu idazkariak.

Euskadiko Herritarrei Arreta Emateko zuzendariak, berriz, honakoa azaldu du: «guk Europako Gobernu Irekirako eredu aitzindaria dugu. Ona da gure esperientzia ezagutaraztea. Berisso izango da eredu hori Argentinan ezarriko duen lehengo hiria, herritarren eskariei erantzun azkarragoa eman ahal izateko, eta horrek asko pozten gaitu».

Bukatzeko, Eusko Jaurlaritzak garatutako plataformaren gainean, Nagore de los Ríosek erronka plazaratu zuen: «gure softwarea askea izango da Berisson erabili ahal izateko. Guk garatu egin genuen internet bidez herritarrekiko harremana hobetzeko asmoz, orain komunitateari zabaldu diogu beste batzuek hobetu dezaten, eta horrela guztiok etekina atera dezagun».

25 iruzkin
  • @APDBsa
    2013.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Argentina employs Irekia software for its Open Government. http://t.co/WxqG0hij

  • @marta_si
    2011.eko abenduak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @mikelsgartzia: Gobierno Vasco Irekia: Argentina emplea el software de Irekia para su Open Government http://t.co/R0oT2X6W probatzen... #fb

  • @mikelsgartzia
    2011.eko abenduak 25

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia: Argentina emplea el software de Irekia para su Open Government http://t.co/R0oT2X6W probatzen... #fb

  • @mikelsgartzia
    2011.eko abenduak 25

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: Argentina emplea el software de Irekia para su Open Government http://t.co/R0oT2X6W #fb

  • 2011.eko azaroak 30

    Eskerrik asko Svet !!
    Te comento que tampoco he podido acceder a esos videos. Supongo que se trata de formatos también propietarios.
    Aguardaré que utilicen formatos libres, modernos, livianos, como lo es HTML5.
    Pazientzia y muchas gracias nuevamente !!

  • @charlyrrojas
    2011.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    Importantes aportes del Pais Vasco/Irekia http://t.co/CIMfEMlh en el marco del #OpenGov y @SoftPublicoArg @nagodelos @alorza @eduardothill

  • @rodrigo_ramirez
    2011.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @smlorenzo: Plataforma OGov del Pais Vasco. Impresionante la cobertura 2.0 de IREKIA para el #SD11 >> http://t.co/QZWhZVHq

  • @lmpizarro
    2011.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    Open Irekia, plataforma de gobierno opensource, en linux, con PostgreSQL, CouchDB, Ruby, Python vía @smlorenzo http://t.co/oEJU3nTd

  • @smlorenzo
    2011.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    Plataforma OGov del Pais Vasco. Impresionante la cobertura 2.0 de IREKIA para el #SD11 >> http://t.co/QZWhZVHq

  • @jlunacer
    2011.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: #IREKIA sin fronteras!!! RT @alorza: Argentina emplea el software d Irekia para su Open Government http://t.co/RWndjSF6 #oGov

  • @PIPEJGV
    2011.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: #IREKIA sin fronteras!!! RT @alorza: Argentina emplea el software d Irekia para su Open Government http://t.co/W4cS14eO #oGov

  • @smlorenzo
    2011.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: Argentina emplea el software de Irekia para su Open Government http://t.co/pfTnxwPO #oGov

  • @danigamez
    2011.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: IREKIA sin fronteras!!! RT @alorza: Argentina emplea el software de Irekia para su Open Government http://t.co/LNRjQYEg #oGov

  • @antovel11
    2011.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: Argentina emplea el software de Irekia para su Open Government http://t.co/pfTnxwPO #oGov

  • @lholivera
    2011.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: Argentina emplea el software de Irekia para su Open Government http://t.co/pfTnxwPO #oGov

  • @redmatriz
    2011.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    :-) +100 RT @balapiaka IREKIA sin fronteras! RT: @alorza Argentina emplea el software de Irekia para su Open Government http://t.co/DOnkpZLM

  • @PauBlasi
    2011.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: IREKIA sin fronteras!!! RT @alorza: Argentina emplea el software de Irekia para su Open Government http://t.co/LNRjQYEg #oGov

  • @mgarrigap
    2011.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    :) RT @balapiaka: IREKIA sin fronteras! RT @alorza:Argentina emplea el software d #Irekia para su Open Government http://t.co/sH5SynDX #oGov

  • @PilarConesa
    2011.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    Good news! Felicidades @alorza RT @alorza: Argentina emplea el software de Irekia para su Open Government http://t.co/dJAMiXGU #oGov

  • @balapiaka
    2011.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    IREKIA sin fronteras!!! RT @alorza: Argentina emplea el software de Irekia para su Open Government http://t.co/LNRjQYEg #oGov

  • @jlcaneja
    2011.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    “@alorza: Argentina emplea el software de Irekia para su Open Government http://t.co/UvQvFz02 #oGov”

  • @alorza
    2011.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    Argentina emplea el software de Irekia para su Open Government http://t.co/pfTnxwPO #oGov

  • 2011.eko azaroak 26

    Joseba, los vídeos están en FLV, no en SWF pero tienes razón que el Flash no es el mejor ejemplo de software libre. Sin embargo tienes todos los vídeos también en el podcast de Irekia ( http://www.irekia.euskadi.net/es/podcast.xml ) en m4v que son mov y se pueden reproducir tanto en Linux como en Android.

  • 2011.eko azaroak 25

    Kaixo !!
    Intenté ver el video de la nota pero no puedo porque está en formato SWF (no libre) y yo utilizo únicamente software libre (Debian GNU/Linux).
    Qué pena, duró poco tiempo la libertad ;))

  • @neivan_r
    2011.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Argentina emplea el software de Irekia para su Open Government. http://t.co/oIHQ8dcT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Nagore de los Ríos, Alberto Ortiz de Zárate