
Hasi dira Arrasateko Ospitaleko antzinako pabiloia eraisteko obrak, ospitale hori handitzeko aldez aurreko urratsa izango direnak
Osakidetzak Debagoieneko Ospitalearen lehen instalazioak hartu zituen eraikina eraisteko obrak hasi ditu, emaitzazko orubean pabiloi berri bat eraikitzeko. Pabiloi horren bidez, eguneko ospitale mediko-kirurgikoa handitu, endoskopia-zerbitzua eskainiko duen digestio-unitate berri bat eta errehabilitazio-zerbitzu berri bat sortu eta erresonantzia magnetikoko gela bat integratu ahal izango da Ospitalearen barruan. Gainera, base berri bat egingo da Arrasateko larrialdi-zerbitzurako, eta kanpoko kontsulten eremua handitu egingo da.
Proiektuak 25 milioi euroko inbertsioa beharko du, eta herriko, eskualdeko eta Gipuzkoako lurraldeko arreta asistentziala ez ezik, hiri-ingurunea eta herritarren irisgarritasuna ere hobetuko ditu, 100 plazako lurpeko aparkaleku baten eraikuntza aurreikusten baitu.
Eraispen-lanek martxora arte iraungo dute, eta ospitaleko jarduera asistentzialarekin bateragarria izango den modu batean egingo dira. Obrak lizitatu eta esleitu aurreko egikaritze-proiektua datorren udarako prest egongo da.