Eusko Jaurlaritzak abisu horiak aktibatuko ditu Urtezahar eta Urteberri egunetan haizeagatik eta baso-sute arriskuagatik
- Egun horietan ibiliko den hego-haizeak eta, ohikoa den moduan, erabiliko diren petardo eta material piroteknikoek areagotuko dute baso-suteak izateko arriskua
- Eusko Jaurlaritzak zuhurrak izateko eta kontuz ibiltzeko deia egiten du
Eusko Jaurlaritzak abisu horiak aktibatuko ditu abenduaren 31ko 00:00etatik urtarrilaren 1eko 03:00etara haizeagatik eta baso-sute arriskuagatik, eta egoera areagotu egin dezake petardoak eta objektu piroteknikoak erabiltzeak, ohikoa izaten baita egun horietan. Horregatik guztiagatik, Segurtasun Sailak zuhurrak izateko deia egiten du, bai eta kontuz ibiltzekoa ere arrisku-egoerak saihesteko.
Alde horretatik, Euskalmeten iragarpenen arabera, urtea hego-haize zakarrarekin amaituko dugu, eta, gainera, urte-sasoi honetarako tenperatura oso epelak ekarriko dizkigu. Berez, haizea indartsu ibiliko da, eta 100-110 km/h-tik gorako boladak izango dira ageriko lekuetan eta 80-90 km/h-ak agerikoak ez diren lekuetan, nagusiki isurialde kantauriarraren mendebaldean.
Bestalde, hego-haize horren ondorioz tenperaturak, bai egunez bai gauez, urte-sasoirako oso altuak izango dira, batez ere isurialde kantauriarrean. Azkenik, igande arratsalde-gauera arte eguraldia lehorra eta argia izango da, orokorrean, eta erdiko eta goiko hodeiak gailenduko dira. Igandean fronte hotz bat hurbilduko da mendebaldetik, eta, hasiera batean, Euskadin ez du eraginik izango egunaren amaierara arte, eta une horretan sortuko den hodeitzak prezipitazio batzuk ekar ditzake.
Urtezahar eta Urteberri egunak
Larunbata, hilaren 31, egun argia eta lehorra izango da, baina baita haizetsua ere. Hegotik eta hego-mendebaldetik iritsiko diren haize-boladak indartsuagoak izango dira isurialde kantauriarrean, bereziki Bizkaian eta egunaren lehenengo erdian. Giroa epela izango da egun osoan, eta litekeena da goizaldean tenperaturak 17-18 ºC-tik ez jaistea kostaldean eta 10-12 ºC-tik Arabako leku gehienetan, hegoaldean izan ezik, bertan haizea ez baita hain zakar ibiliko eta, horren ondorioz, tenperaturak jaitsi egingo baitira 10 ºC-tik.
Balio maximoei dagokienez, 20-22 ºC-ra iritsiko dira iparraldean eta 15-17 ºC-ra hegoaldean. Euria egiteko probabilitatea baxua izango da egun horretan, eta eguraldi lehorra eta argia espero da orokorrean.
Igandean, Urteberri-egunean, eguraldia ez da askorik aldatuko, baina iluntze aldera irits daitekeen fronteak aldaketa batzuk ekar ditzake. Hego-haizea zakar ibiliko da, baina litekeena da arratsalde partean indarra galtzen hastea eta gauean mendebalderantz edo ipar-mendebalderantz egitea isurialde kantauriarrean. Arratsaldearen amaieran irits litekeen frontearen ondorioz hodeiak ugaritzen joango dira mendebaldetik hasita, eta gauean euria egin dezake Bizkaiko eta Arabako zenbait lekutan. Tenperaturak larunbatekoen antzekoak izango dira, baina frontea iritsi eta haizea aldatu ahala jaisten hasiko dira igandeko azken orduetan.
Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmeten webgunearen bidez (www.euskalmet.euskadi.eus) eta Twitter kontuaren (@Euskalmet) bidez, edo “Abisuak nahieran” zerbitzuan alta emanda. Larrialdietarako deitu 112 zenbakira.
-
2023-01-09
Haize-abisuak ondo iristen badira, ez da egongo erreketarik egiten duenik, eta gainerako erretzea beste leku batzuetara joaten bada, sua piztuko du debekua zentzugabekeriaren belarrietara ere iristen ez denean, nahiz eta beste jarduera batzuen txinpartak eta partikula oso beroak botatzeko arriskua egon daitekeen. Esaterako, debeku orokorrak gogoratu behar dira, prebentzio- eta babes zibilerako planetan baldintzak kaltegarriak direnean.
-
2023-01-09
Llegar bien avisos viento no haya quien haga quemas y vayan resto de la quema a otros puntos hagan desencadenante ignición cuando la prohibición no llegue a oídos siquiera de la insensatez si bien pueden darse otros riesgos chispas y emisiones partículas muy calientes de otras actividades. Como que haya que recordar prohibiciones generales cuando las condiciones fuesen desfavorables en los planes prevención y protección civiles.