qrcode

Emakundek Bilbon gertatutako emakumearen hilketa gogor salatu du eta hiritarrei euren gaitzespena agertzeko deia egin die

2022-12-28

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak Bilbon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean bere gaitzespen irmoena azaldu du eta bere elkartasuna eta laguntza eskaini die eraildako emakumearen familiari eta gertukoei. Emakundek abian jarri du kasu honetarako protokoloa eta Bilboko Udalak deitzen duen gaitzespen elkarretaratzearekin bat egingo du.

Emakundek gogoratu du emakumeen aurkako indarkeria mota hau menpekotasun eta emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena dela eta dei bat luzatu die herritarrei euren gaitzespena azaldu dezaten, emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko hiritar guztien jarrera aktiboa ezinbestekoa delako.

Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako Sailburuak, eta Miren Elgarrestak, Emakundeko zuzendariak, Bilboko Udalak deitzen duen kontzentrazioan parte hartuko dute.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2022-12-28

    Gertakari horiek ez dira bat-batean gertatzen; ondo dago Administrazioarekin lankidetzan aritzea, eta seinale horiek indarkeria adierazten duen modu batean bizitzea, baita prebentzioan esku hartzeko estrategia hobeak diseinatzeko txinpartak ateratzen direnean ere.

  • Argazkia Xaver
    2022-12-28

    Estos sucesos no suelen ocurrir de forma repentina, está bien se colabore con la Administración señales puedan indicar vivir de un modo en el que se manifiesta violencia de algún modo incluso cuando saltan chispas para diseñar mejores estrategias de intervención en la preventiva.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak