Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Pilar Unzalu: Sektore-planetan gaineratu beharreko garapen iraunkorreko irizpideak bateratzen ditu EcoEuskadi 2020 estrategiak

2011.eko azaroak 30

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Pilar Unzaluk gaur azaldu du Eusko Legebiltzarrean EcoEuskadi 2020 Garapen Iraunkorreko Estrategia, hau da, Jaurlaritzaren eta gainerako administrazioen sektore-politikak biltzen dituen plataforma herritarrekin batera herrialde-proiektu jakin bat diseinatzeko, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloan garapen iraunkorreko eredu baterantz aurrera egitea ahalbidetuko duen herrialde-proiektu bat, hain zuzen ere.

Berak eskatuta agertu da batzorde parlamentarioaren aurrean Pilar Unzalu, eta azaldu du diagnosiko bat egin ondoren landu dutela dokumentua, diagnostiko horretan 2030ean Euskadirako planteaturiko jokalekuak, 2011ko Euskadiko garapen iraunkorreko adierazleak, eta arlo horretan Eusko Jaurlaritzak zein foru-aldundiek 2020. urteko ikuspegirako egindako azterketak uztartuta.

Euskal sailburuak azaldu duenez, diagnostiko horrek hiru mehatxu handi daudela egiaztatu du, eta erantzun egokirik ez badago, Euskadiko ongizate-sistema agortu egingo dute, pixkana-pixkana baina erremediorik gabe. Eta honako hauek dira mehatxu horiek: 

  • Baliabide natural eta energetiko eskasak agortzearekin du zerikusia lehenengoak. 
  • Bigarren mehatxua indarreko energia-ereduarekin eta klima-aldaketarekin lotuta dago. 
  • Hirugarrenak gure bilakaera demografikoarekin du zerikusia, horrek egoera geldikorrera eramango baikaitu, eta behar bada, 2020. urtetik haratago, egoera atzerakorrera, biztanleriaren bolumenari gagozkiola. 

Erakunde eta herritarren parte-hartze prozesu zabalaren ondoren (ia 5.000 mila lagunek parte hartu dute estrategia horren elaborazioan, foru-aldundiez eta Eudelez gain), helburu zehatzak ere definitu ziren, honako hauek, hain zuzen ere: 

  • 20-64 urteko herritarren enplegu-mailak % 75eraino egin behar du gora (gaur egun % 68 da)
  • BPGarekiko % 3ra iritsiko den ikerketa, garapen eta berrikuntzako inbertsio bat lortu behar da. (gaur egun % 2 da)
  • Berotegi-efektuko gas-emisioak % 20 gutxitu behar dira 2005. urtearekin alderatuta; energia-iturri berriztagarrien ehunekoa % 17raino gehitu behar da eta energia-eraginkortasuna, aldiz, % 20;
  • Eskola uztea % 10etik beherako balioetara jaitsi behar da (gaur egun % 12,6 da) eta goi-mailako irakaskuntza amaitzen duen 30-34 urteko herritarren ehunekoa % 40tik gora atxiki behar da;
  • Pobrezia-atalaseen azpitik bizi diren pertsonen kopurua % 15etik behera jaitsi behar da (gaur egun % 19 da).

Herritarrek eta, batez ere, administrazio publikoek gai izan behar dugu gure ekimenak eta gure politikak helburu horien lorpenera egokitzeko, eta garapen-eredu berri baterantz aurrera egiteko, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspuntutik begiratuta iraunkorra den eredurantz.

Pilar Unzaluk azpimarratu duenez, "EcoEuskadi 2020 ez da sektore-plan bat, baizik eta herrialde gisa aurrera egiteko eraman nahi dugun norabidea ezartzen duen estrategia bat. Hau da, sektore-planak dira (sailenak eta erakundeenak) estrategian bertan ezarritako irizpideekin lerrokatu behar direnak".

Informazio gehiago EcoEuskadi 2020

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)