Eusko Jaurlaritzak 432.000 eurorekin finantzatzen du jarduera sindikala EAEko administrazioan (Gobernu Bilera 2022-12-27)
Mahai Orokorrean ordezkaritza duten 12 sindikatuek 432.000 euro banatuko dituzte laguntza hori finantzatzeko
Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu euskal funtzio publikoan ordezkaritza duten sindikatuen jarduera errazten duten laguntzak. Diruz laguntzen den jarduera sindikala honako eremu hauetan garatzen da: Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak eta lan-kontratuko langileak; Osakidetzaren zerbitzuko estatutupeko eta lan-kontratuko langileak; unibertsitateaz kanpoko irakasle publikoak; Ertzaintzako langileak; Hezkuntza Sailaren mendeko lan-kontratuko langileak, bai eta irakasle eta hezitzaileak eta erlijioko lan-kontratuko langileak ere, eta Segurtasun Saileko lan-kontratuko langileak.
Laguntzaren zenbateko osoa 432.000 eurokoa da, 12 sindikatuek beren baliabide materialak eta jarduera finantzatu ahal izan ditzaten, eta, horrela, Euskal Administrazio Publikoaren negoziazio mahai desberdinetan langile publiko, funtzionario edo lan-kontratudunen interesak defenda ditzaten.
Laguntzak sindikatuen ordezkaritza orokorraren arabera banatuko dira:
ELA 152.314,58 euros
LAB 108.115,66
CCOO 56.736,92
UGT 40.366,33
SATSE 25.856,63
SME 10.155,69
STEE-EILAS 19.856,46
ERNE 6.551,85
ESAN 4.913,89
EUSPEL 1.910,95
HITZA 3.444,45
LSB/USO 1.776,58