Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Eusko Jaurlaritzak milioi erdi euroko dirulaguntza emango dio Amurrioko udalerriari, ingurumena hobetzeko jarduketak egiteko

2022-12-26
  • Laurehun eta hogeita zazpi mila, zortziehun eta berrogeita sei euro (427.846,00€) disuasioko aparkaleku bat gaitzeko erabiliko dira; bertan, errekarga elektrikoko 10 gune egongo dira. Hori guztia “Mugikortasun jasangarria sustatzeko azpiegiturak” ekimenaren barruan izango da
  • Ehun eta hiru mila, ehun eta laurogeita bost euro (103.185,00€) Armuru ibaiaren inguruan leheneratze ekologikoko eta mugikortasun jasangarriko jarduketak egiteko erabiliko dira, “Bide berdeak zabaltzea” ekimenaren barruan

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak onartu du Amurrioko Udalari 531.031 euroko zuzeneko dirulaguntza ematea, ingurumena eta mugikortasun jasangarria hobetzeko jarduketak egiteko.

Laguntza zuzena Eusko Jaurlaritzaren eta Amurrioko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez gauzatuko da. Kopuru osoa aurtengo eta datorren urteko ekitaldien artean banatuko da, eta 2022-2024 aldirako Aiaraldeako Berehalako Jarduketa Planaren 33 jarduketen arteko bi proiektutara bideratuko da.

Laurehun eta hogeita zazpi mila, zortziehun eta berrogeita sei euro (427.846,00€) disuasioko aparkaleku bat gaitzeko erabiliko dira; bertan, errekarga elektrikoko 10 gune egongo dira. Hori guztia “Mugikortasun jasangarria sustatzeko azpiegiturak” ekimenaren barruan izango da, eta ehun eta hiru mila, ehun eta laurogeita bost euro (103.185,00€) Armuru ibaiaren inguruan leheneratze ekologikoko eta mugikortasun jasangarriko jarduketak egiteko erabiliko dira, “Bide berdeak zabaltzea” ekimenaren barruan.

Aurrekariak

2022ko martxoaren 1ean, Lehendakariak, Gobernu Kontseiluan, Aiaraldea eskualderako Berehalako Jarduketa Plana aurkeztu zuen, EAEko Lehentasunez Jarduteko Gune gisa. Berehalako Jarduketa Plan hori Ezkerraldea-Meatzaldean, Enkarterrin eta Oarsoaldean dagoeneko abian diren antzeko planetara batzen da.

Berehalako Jarduketa Plan hori 2019. urtean Legebiltzarrean sortutako batzorde txostengiletik sortu da; hartan, lotura duten industria-, politika-, gizarte- eta erakunde-eragileekin, eskualdeko egoera sozioekonomiko larriari eman dakizkiokeen irtenbideak aztertu ziren, erakundearteko planek hura leheneratu eta berraktibatzeko izan behar dituzten gutxieneko jarraibide eta helburuak onartzeko.

Agindu hori betetzeko, antzemandako ahultasunak zuzentzeko, Eusko Jaurlaritzak Berehalako Jarduketa Plana prestatu zuen, eta hura Aiaraldearako etorkizuneko Plan Estrategikoaren oinarri izango da. Berehalako Jarduketa Plan hori Eusko Jaurlaritzaren, Arabako eta Bizkaiko foru-aldundien, udaletako alkateen eta garapen-agentzien parte-hartzearekin prestatu eta kontrastatu da.

Eusko Jaurlaritzak Amurriori emandako laguntza 531.031,00 €-koa da, 2022ko eta 2023ko ekitaldien kargura (44.716,00€ eta 486.315,00€, hurrenez hurren), eta honela banatzen da, jarduketen arabera:

 

URTEROKOA

JARDUKETA

ZENBATEKOA

2022

Disuasioko aparkalekua gaitzea, karga elektrikorako 10 gune barne

24.716

2022

Armuru ibaiaren inguruan leheneratze ekologikoko eta mugikortasun jasangarriko jarduketak

20.000

 

URTEROKOA

JARDUKETA

ZENBATEKOA

2023

Disuasioko aparkalekua gaitzea, karga elektrikorako 10 gune barne

403.130

2023

Armuru ibaiaren inguruan leheneratze ekologikoko eta mugikortasun jasangarriko jarduketak

83.185

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)