qrcode

Lehendakariordeak nabarmendu du Diru-Sarrerak Bermatzeko Lege berriak Europaren buruan jartzen gaituela

2022-12-26

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak astelehen honetan gogorarazi duenez, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege berriak Europaren buruan jartzen du Euskadi gutxieneko errenten arloan, eta, gainera, Lanbide konprometitzen du lan-aktibaziora bideratutako formuletan, prestazio hori eskatzen duten 18 urtetik gorakoek hartuko baitituzte.

Radio Euskadiko Boulevard-en egindako elkarrizketa batean, Lehendakariordeak aurreratu du datorren urterako berehalako erronka Euskal Autonomia Erkidegoak izango duen lehen Enplegu Legea Legebiltzarrera eramatea dela, Lanbideren eta enpresen artean denbora errealeko komunikazioa egon dadin, erantzun egokiak eskaintzeko eta langileak trantsizio handietatik eratorritako enplegu-aukera berriekin konektatzeko.

Mendiak azpimarratu du, halaber, Bizitzeko Gutxieneko Soldataren igoerak oso garrantzitsuak izaten ari direla, batez ere gazteen eta emakumeen artean, eta igoera berria eragile sozialekin egindako akordioaren emaitza izango dela espero duenez, enpresaburuek talentua atxiki eta erakarri nahi badute, lan-baldintza onak eskaini behar dituztela azpimarratu du, soldatak barne.

Iruzkin bat
  • Argazkia Sorgin
    2022-12-28

    ¿A la cabeza de Europa en las ayudas? En la pésima gestión que genera deudas, ¿en la gestión de pagos indebidos? En la estafa que supone unas ayudas sociales que generan deudas, si en eso si estás en la cabeza, en la gran estafa que supone la RGI... la gente prefiero vender drogas que cobrar la RGI a mentir a el Lendakari, los que sabemos que es no l queremos ni muriwndonos de hambre... La RCI es un banco malo...

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak