Hauteskundeak 2024
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskara sustatzeko ekintzek herritarren babesa jaso dute

2022-12-22
  • Eusko Jaurlaritzak ikerketa bat egin du herritarrek euskara sustatzeko balizko ekimenei buruz duten iritzia ezagutzeko

EAEn euskara sustatzeko interesgarriak izan daitezkeen hainbat neurri aurkeztu dizkiegu herritarrei, eta guztiek herritarren gehiengo zabalaren babesa jaso dute, hurrenkera honetan: “administrazioak herritarrak aukeratzen duen hizkuntzan erantzun beharko luke beti” (%95 oso edo nahikoa ados), “euskaltegian euskara ikasi nahi duenari bere beharren araberako eskaintza egin beharko litzaioke” (%95), “enpresek edota entitate pribatuek herritarrak aukeratzen duen hizkuntzan erantzuteko edo atenditzeko ahalegina egin beharko lukete” (%90), “gazteek interneten euskaraz jardun dezaten, euskarazko eskaintza sustatu beharko litzateke” (%84), “euskararen ezagutza eta erabilera nagusi diren guneak eratu eta babestu beharko lirateke” (%84), “saltokietan ikur bat jarri beharko litzateke, bezeroak erosketak euskaraz egin ditzakela jakin dezan” (%78), eta, azkenik, “euskara zabaltzeko ezinbesteko tresna direnez, euskarazko hedabideak berariaz babestu beharko lirateke” (%78).

Informazio gehiago

 

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @mirizarintxaus
    2023-01-12

    Comentario de Twitter:
    Epaile asko kontra badago ere, herritarrak oso alde daude. https://t.co/uwWFwnwxIQ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko