Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Krisiaren aurrean administrazioak «eredugarri izan behar du»

2011.eko azaroak 24

Mendiak aitortu du 2012. urtea «oso zaila» izango dela, Europa atzeraldian sartu delako eta aldundiek uste baino diru gutxiago biltzea aurreikusi dutelako

Eusko Jaurlaritzak sindikatuei aurkeztutako neurriak «negoziagarriak» dira sailburuaren iritziz, eta ez dakarte «soldata-murrizketarik, Jaurlaritzak hori ez baitu aztertu ere egin», baizik eta «eskubide-igurikimena murriztea, 2012rako soilik». Mendiak azaldu duenez, neurriok hartzea beharrezkoa da, «2012ko zerbitzuak eskaintzerik ez baitago 2005eko baliabideekin». Aitortu du langile publikoek ahalegin handia egin dutela, baina gogora ekarri du berdin ere egiten dutela lana galdu eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenek zein «ateak ez ixteko borrokan murgilduta dauden» enpresek.

Eusko Jaurlaritzak mahai orokorraren barruan, eta 2012an 100 milioi euro baino gehiago aurrezteko xedez, atzo sindikatuei aurkeztutako proposamenaz hitz egin du gaur Justizia eta Herri Administrazioko sailburu Idoia Mendiak.

Mendiak argitu duenez, 2012. urte «oso zailari» aurre egiteko, sindikatuei aurkeztutako langile publikoei buruz proposamenek ez dute «soldata murrizketarik ekarri behar, Jaurlaritzak ez baitu hori aztertu ere egin», baizik eta «2012an eskubide-igurikimena murriztea soilik».

Sailburuaren ustez, Euskadi «ez da uharte bat», eta doikuntzak «beharrezkoak dira» gaur egungo egoera ekonomikoan; izan ere, Europa atzeraldian ofizialki sartu da eta aldundiek aurreikusitako diru-sarrerak aurreko urteetakoak baino txikiagoak izango dira.

Bilbon Giza Eskubideen kanpaina aurkeztean, sailburuak adierazi du administrazio publikoak «eredugarri» izan behar duela krisialdi ekonomikoko egoera honetan.  Horretaz gain, administrazioko langileek egoera honetan egindako «ahalegina» goraipatu du, enplegua galdu eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jaso behar izan duten langileek edo krisiaren aurrean «amore ematen ez duten» enpresek egindakoa bezalaxe.

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako proposamen artean daude garaia baino lehen erretiroa hartzen duten pertsonentzako primak bertan behera uztea, txandakako kontratua ez aplikatzea eta funtzionarioek jarduera 65 urteren ostean luzatzeko duten aukera kentzea, nominan karrera profesionalari dagozkion zenbatekoen sortzapena etetea eta, absentismoa, Mendiaren iritziz, herri administrazioan sektore pribatuan baino «askoz handiagoa dena», murrizteko akordioak egitea. Sailburuak azaldu duenez, aurtengo lehen hamar hilabetetan laneko 48.000 baja egon dira Eusko Jaurlaritzako funtzionario publikoak 66.000 inguru direnean; eta horrek, gaineratu duenez, 43 milioi euroko kostua du.

Sailburuaren iritziz, baina, neurri hauek «negoziagarriak» dira, eta sindikatuekin akordioa lortzeko aukeraren aurrean baikor agertu da.

 

 

 

Iruzkin bat
  • @inigotejedor
    2011.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La administración "tiene que ser un ejemplo" ante la crisis, pero no se contemplan "recortes salariales"
    http://t.co/ORvTX7mZ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)