Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Sei euskal enpresak Tech Tour Bitzarrean parte hartuko dute Europako inbertitzaileen aurrean aurkezpena egiteko

2011.eko azaroak 24

  

  • Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, potentzial handiena duten Europa hegoaldeko inbertitzaileak eta enpresa teknologikoak bilduko ditu elkarraldiak
  • Hautaturiko euskal enpresek teknologia berrien, telefonia mugikorraren, nanoteknologiaren eta softwarearen arloetan garatzen dute beren jarduera, besteak beste
  • Tech Tour Europa elkarte independenteak bultzatzen du Biltzarra eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntza ere badu, SPRIren bitartez

Bilbao, 2011ko azaroaren 24a. Sei euskal enpresa hautatu dituzte Espainiako, Italiako, Kroaziako, Greziako, Portugaleko eta Turkiako punta-puntako 32 enpresa teknologiko bilduko dituen datorren Tech Tour Biltzarrean parte hartzeko. Biltzarra azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean eta 2an izango da, Euskadin eta Erroman. Hautaturiko enpresa guztien artean, 25ek banako aurkezpena izango dute eta beste bost euskal konpainiak, aldiz, elkarrekin egingo dute Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren aurkezpenean, SPRIren bitartez (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea).

Banako aurkezpena egiteko hautaturiko 25 enpresetatik 12 espainiarrak dira (bat euskalduna), 11 italiarrak, bat greziarra eta beste bat turkiarra. Hautaturiko konpainiak (azaroaren 30ean emango dira ezagutzera enpresa horien izenak) puntako enpresa teknologikoak dira teknologia berrietan, telefonia mugikorrean, nanoteknologian eta softwarean espezializatuak, besteak beste. Balizko inbertitzaileen artean honako hauek bertaratuko dira, besteak beste: Kreos Capital, Egon Zehnder, Cartagena Capital Partners, Nauta Capital, Italian Angels for Growth edo Fidelity Growth Partners.

Hautaketa egiteko hainbat irizpide hartu dira kontuan, hala nola teknologia, balio-proposamena, negozio-eredua eta egikaritzeko ahalmena, baita talde ekintzailearen ibilbidea eta esperientzia ere, besteak beste. Enpresa horiek hautatzeko, Biltzarreko hautaketa-batzordeak aukeratu ditu enpresa parte-hartzaileak, eta batzordea arrisku-kapitaleko enpresetako 20 senior profesionalez eta teknologiaren, ikerketaren eta sustapen ekonomikoaren arloko adituz osatu da, Carles Ferrer jauna -Nauta Capitaleko inbertitzailea- buru izanik.

Tech Tour Europe irabazi-asmorik gabeko elkarte independenteak antolatu du Biltzarra eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntza aktiboa izango du -SPRI Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatearen bitartez-. Tech Tour Europe elkartea Genovan sortu zen 1998. urtean. Biltzarraren lehen zatia azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, goizez, izango da, Deustuko Unibertsitatean eta Bizkaiko Parke Teknologikoan; bigarren zatia, aldiz, Erroman izango da abenduaren 1ean, arratsaldez, eta hurrengo egunean.

Tech Tour elkarteak Euskadi hautatu du Biltzarraren lehen zatia egiteko, gure eskualdean ekintzailetzak tradizio handia duelako, eta industria, bilakatu ahala, I+G+Bko inbertsioan inplikatzen delako; izan ere, inbertsio hori BPGaren % 2 da une honetan, Espainiako batez bestekoaren gainetik eta Europako batez bestekoaren parean. Testuinguru horretan, Enpresa eta Berrikuntzarako Zentroak (EBZ) aktiboki lanean ari dira inbertsio horren bitartez oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzeko.

TechTourEurope elkarte independente bat da, irabazi-asmorik gabekoa, eta 1998an sortu zen Genovan. Enpresa teknologikoen garapenari eta Europako espiritu ekintzaileari laguntzeko asmoarekin sortu zen erakundea. Europako berrikuntza-ekosistemari lotutako aktore nagusiak biltzen ditu.

                                               www.techtour.com

                                                                                          

           V K Comunicación

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Patricia Loredo

Tel.: 944 01 53 06. Mugikorra: 629749047

E-mail: patricia@vkcomunicacion.com

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan