Hauteskundeak 2024
qrcode

Eugenio Artetxek Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren “Justiziaren Kalitatea” saria jaso du, Madrilen.

2022-12-20

“Genero-indarkeriaren biktimei eremu judizialean laguntzeko programa: Zurekin” proiektuak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren “Justiziaren Kalitatea” saria jaso du; proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren babesa du.

 Gala gaur izan da, Madrilen, epaileen gobernu-organoaren egoitzan, eta, hartan, Eugenio Artetxe Eusko Jaurlaritzako Justiziako zuzendariak sari garrantzitsu hori jaso du; haren bidez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak zerbitzu publikoaren kalitatea hobetzeko eta kudeaketako jardunbide egokien bidez herritarren premiei erantzuteko eragina duten proiektuak aintzatesten dira.

 Artetxek eskerrak eman dizkio kupula judizialari, sari garrantzitsu hori emateagatik, eta Euskadiko Birgizarteratze Institutuak jarduketa judizialetan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza integrala emateko egiten duen lanaren balioa nabarmendu du.

 Juan Luis Fuentes IRSE-EBIko zuzendari nagusia eta Yolanda Maza saritutako programako koordinatzailea izan dira Eugenio Artetxerekin sari-banaketan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Luis Fuentes y Yolanda Maza, de IRSE