Eman odola!
qrcode

Euskal Autonomia Erkidegoko lau auzok 16,7 milioi euro jasoko dituzte Next Generation funtsen bidez beren hiri-berroneratzean sakontzeko

2022-12-20
  • Bilboko Otxarkoagak, Durangoko Aramotzek, Eibarko Txontak eta Lasarte-Oriako Basaundi Bailarak eraikinen energia-efizientzia hobetuko dute funts gehigarri horien bidez. Hala, jabeek laguntza jasoko dute proiektatuta dituzten obren kostuaren eragina murrizteko

 

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuorde Miguel de los Toyosek, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministro Raquel Sanchezekin eta EAEko lau udalerritako ordezkariekin, Eusko Jaurlaritzaren auzoen hiri-berroneratze integralerako politika indartzeko akordioak sinatu ditu astearte honetan Madrilen, Next Generation Europako Funtsetatik datozen 16,7 milioi eurori esker, Gobernu zentralaren Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoak arlo horretan proiektu aurreratuak ditu. Proiektu horiek beste udalerri batzuetara ere zabaltzen ari dira. Lehendabizi lau hauek —Bilboko Otxarkoagak, Durangoko Aramotzek, Eibarko Txontak eta Lasarte-Oriako Basaundi Bailarak— jasoko dute Europako funtsen laguntza, Europako laguntzek eskatzen dituzten gauzatze-epeak betetzeko heldutasun-maila nahikoa dutelako.  De los Toyosek honako hau adierazi du: “EAEko biztanleen % 30 inguru beren eraikinen bizigarritasun-baldintzengatik eta bertan bizi direnen egoera sozioekonomikoagatik kaltebera gisa sailkatutako auzoetan bizi da. Europako funtsek lehen lau proiektu horien energia-efizientziako jarduketetan sakontzen lagunduko digute, auzo horien errekuperazioa jasangarritasunaren ikuspegitik egin dadin”.

Horrela, lau auzo horiek auzo kalteberen hiri-berroneratze integralerako proiektuak gauzatzeko jasotzen ari diren finantzaketa handituko dute Europako laguntzek. Proiektu horiek dagoeneko martxan daude eta 1.500 pertsona baino gehiagoren eta 65 ataritan banatutako 740 etxebizitzaren bizi-kalitatea hobetzea dute helburu.

Proiektuak zabalak dira eta, bulego teknikoen eta hurbilekoen laguntzaren bidez, irisgarritasuna, hiri-inguruneak edo energia-efizientzia hobetzea dute helburu, baita tokiko prestakuntza- eta enplegu-planen ezarpena sustatzea ere, haien suspertze ekonomikoa bultzatzeko. Zehazki, Europako funtsen inbertsioa eraikinen energia-efizientzia hobetzera bideratuko da, kalteberatasun egoeran dauden pertsonentzako dirulaguntza bereziak barne.

* Txontako proiektua 221 etxebizitzatara hedatzen da, baina Next Funtsak horietako 75etara mugatuko dira, horiek betetzen baitituzte daten inguruan eta energia aurrezteko portzentaien inguruan funts hauen irizpideak.  

2 iruzkin
  • Argazkia Asier Garzia
    2022-12-21

    Berreskuratze Mekanismoa Europar Batasunarena da. Estatuko Gobernuak egiten duena da Plan bat, izen luzeago batekin, Mekanismoaren dirua lortzeko.

  • Argazkia Asier Garzia
    2022-12-21

    El Mecanismo de Recuperación y Resiliencia NO ES DEL GOBIERNO CENTRAL, sino de la UE, de la Comisión Europea.
    Lo que hace el Gobierno Central es un Plan de Recuperación , Transformación y Resiliencia que presenta a la UE con los contenidos por los que puede recibir los fondos del Mecanismo MRR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Raquel Sánchez, Hiri Agendako ministroa