Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Euskal gizarteko zenbait pertsona ospetsuek giza eskubideak sustatzen dituzte jaurlaritzaren ekimenez

2011.eko azaroak 24

Kirol, kultura, gastronomia, arte, moda, justizia eta kazetaritza alorretako ordezkari gailenek parte hartzen dute bihar hedatzen hasiko den ’30 eskubideak beti’ izeneko kanpainan

Kirol, kultura, gastronomia, arte, moda, justizia eta kazetaritza alorretako euskal ordezkari gailenek parte hartzen dute musu-truk ’30 eskubideak beti’ izeneko kanpainan, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren artikuluei beraien ahotsa eta irudia ipiniz. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak ekimen hau sustatzen du, urtero, abenduaren 10ean, egiten den Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren Eguna ospatzeko. Egun horretan Aldarrikapen Unibertsala onartu zen, duela ia 63 urte.

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak ekimen hau sustatzen du, urtero, abenduaren 10ean, egiten den Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren Eguna ospatzeko. Egun horretan Aldarrikapen Unibertsala onartu zen, duela ia 63 urte.

Kanpaina, Idoia Mendia Justizia eta Herri-Administrazioaren sailburuak eta Inés Ibáñez de Maeztu Giza Eskubideen zuzendariak aurkeztu dute Bilbon.

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak urtero ospatzen du Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren Eguna eta, hori dela eta, EAEko biztanle guztiei zuzendutako eskubide horien hedapen-kanpaina bat egiten du. Oraingo honetan, bihar hedatzen hasiko den kanpaina prentsa-iragarki, irratiko iragarki labur eta telebistako iragarkiez osatuta dago.

Nazio Batuen Batzar Nagusiak, giza eskubideei buruzko nazioarteko arauen oinarritzat jotzen den Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu eta aldarrikatu zuen 1948ko azaroaren 10ean. Legez lotesleak diren giza eskubideen nazioarteko itun-multzo baliotsuaren eta azken sei hamarkadetan mundu osoan eskubide horien sustapenerako inspirazioa izan da.

Aldarrikapena, oinarrizko eskubideak eta funtsezko askatasunak gizon-emakume guztiei datxezkiela lehenengo aitorpen unibertsala izan zen, besterezinak eta pertsona guztiei neurri berean aplikagarriak, eta guztiok jaio garela aske eta duintasun eta eskubide berdinekin. Herritartasuna, bizilekua, generoa, jatorri nazional edo etnikoa, azal kolorea, erlijioa, hizkuntza edo beste edozein baldintza alde batera utzirik, 1948ko abenduaren 10ean nazioarteko komunitateak gizon-emakume guztiontzako duintasuna eta justizia defendatzeko konpromisoa hartu zuen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)