Tabako Kerik Gabeko Euskadi
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 13 milioi euro banatuko ditu dirulaguntzetan EAEko ia 70 hedabideren artean(Gobernu bilera 2022-12-20)

2022-12-20

Eusko Jaurlaritzak 13.694.000 euro bideratu ditu aurten Euskadiko hedabideen sektoreari zuzendutako dirulaguntzetara. Batetik sei milioi euro bideratu dira Euskal Autonomia Erkidegoko orotariko komunikabideetara edo Euskadin lan egiten duten hedabideetara, horien sostengu ekonomikoan eta desinformazioaren aurkako borrokan laguntzeko.  Bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak hiru urtean 12,7 milioi euro emango dizkie euskara hutsezko hedabideei (2019-2021 deialdian baino % 5 gehiago) euskararen normalizaziorako eta erabilera sustatzeko funtsezko eragile diren aldetik.

 Eguneroko informazioa ematen duten komunikabideak

 Eusko Jaurlaritzak 6 milioi euro banatuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko orotariko komunikabideei edo Euskadin lan egiten duten hedabideei zuzendutako dirulaguntzetan. Deialdi honek kontuan hartzen du komunikabide profesionalek egunero egiten duten lana herritarren informazio egiazkoa eta egiaztatua izateko eskubidea bermatua egon dadin. Interes orokorreko informazio-lan hori are beharrezkoagoa eta nabarmenagoa izan zen Covid-19aren pandemian. Baina, hain zuzen, une horretan, komunikabideek diru-sarreren beherakada handia izan zuten, bai salmentengatik, bai publizitateagatik. 

Honako hauek dira dirulaguntza jasoko duten hedabideak:  

HEDABIDEA 

DIRULAGUNTZA

EL CORREO

1.783.281,73 €

DIARIO VASCO

876.160,99 €

SER

643.962,85 €

DEIA

547.987,62 €

GARA

309.597,52 €

BERRIA

287.925,70 €

NERVIÓN-GORBEA

278.637,77 €

COPE

201.238,39 €

NOTICIAS DE GIPUZKOA

182.662,54 €

ONDA CERO

142.414,86 €

DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA

139.318,89 €

ELDIARIO.ES

133.126,94 €

GRUPO TELEBILBAO/TELEDONOSTIA/TELEVITORIA

126.934,98 €

ONDA VASCA

83.591,33 €

GRUPO INFOSARE

49.535,60 €

HAMAIKA

43.343,65 €

HERRI IRRATIA - RADIO POPULAR

37.151,70 €

HITZA.EUS/ATARIA.EUS

34.055,73 €

TELE7

34.055,73 €

GOIENA

30.959,75 €

RADIO 7

18.575,85 €

BIZKAIA IRRATIA

15.479,88 €

GUZTIRA

6.000.000 euro

Euskara hutsezko hedabideak

 Euskara hutsezko hedabideen deialdian Kultura eta Hizkuntza Politika sailak guztira 45 komunikabide lagunduko ditu diruz. Urte anitzeko deialdia da (2022-2024), 2017an euskarazko hedabideen sektorearekin lortutako akordioa oinarri duena, eta 2022ko martxoan eguneratua. Hiru urtean 12,7 milioi euro esleituko dira, urtero 4.258.000 euro. Honako multzotan banatzen dira: 

  1. Euskadi osora zuzendutako argitalpenak edo aldizkariak, orotarikoak zein espezializatuak.

 

HEDABIDEA

DIRULAGUNTZA

EDICIÓN DE LA REVISTA EUSKAL HERRIKO NATURA

66.570

GO!AZEN ALDIZKARIA

30.000

BERTSOLARI ALDIZKARIA ETA BERTSOLARI.EUS 2022-2024

123.000

KARMEL

45.000

GAZTEZULO

398.078

EKAI CENTER ALDIZKARIA

100.712

ELHUYAR ALDIZKARIA

131.485

XABIROI KOMIKIA

141.374

GAZTEON KZ

221.578

EKONOMIAREN KZ

264.541

AIZU! ALDIZKARIA

251.212

eWorld aldizkaria - DIGITAL GENERATION

135.774

BIDAIARI ALDIZKARIA PAPERA+ON LINE

273.528

GAUR8 ASTEKARIA+ON LINE

633.682

IRRIA ALDIZKARIA

231.303

Jakin aldizkaria paperean eta web-gunean

215.668

ARGIA Komunikazio proiektua

1.545.480

111 ALDIZKARIA

60.290

EGAN aldizkariaren argitalpene

28.461

Gazteberri Aldizkaria

471.750

±18 Presta ezazu zure etorkizuna

46.621

BAT SOZIOLINGUISTIKA ALDIZKARIA

75.750

UZTARO, Giza eta Gizarte Zientzien Aldizkaria

71.595

Unibertsitateko aldizkaria

113.186

HIK HASI EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

193.205

HAZI HEZI ALDIZKARIA

115.157

 GUZTIRA

5.985.000  euro

 

  1. Tokiko Irratiak:

 

HEDABIDEA

DIRULAGUNTZA

ARABA IRRATIA SL

157.792

ARRATE IRRATIA SL

302.709

ASOCIACION ONG PAUSU MEDIA ASOCIACION PARA EL DESARROLLO DE LAS

189.180

EUSKAL IRRATI ZERBITZUAK SL

553.514

ZADORRA IRRATIA ELKARTEA

105.000

 GUZTIRA

1.308.195 euro

 

  1. Tokiko telebistak:

HEDABIDEA

DIRULAGUNTZA

BILBO HANDIA IKUSENTZUNEZKOAK SA

935.532

BUSTURIALDE'KO IRRATI TELEBISTA SL

449.664

DONOSTIALDEA IKUSENTZUNEZKOAK SA

935.532

GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA, KOOP. E.

818.400

GOIHERRIKO IKUSKARI SL

520.329

TOLOSAKO KOMUNIKABIDEAK SL

520.329

UROLAKO KOMUNIKAZIO TALDEA SKOOP ELKARTEA

340.464

 GUZTIRA

4.520.250 euro

 

  1. Hedabide digitalak: 

 

HEDABIDEA

DIRULAGUNTZA

MONDRABERRI

30.000

URIOLA

57.000

Sustatu

87.862

TTAP aldizkari digitala

296.557

ZUT

100.256

zarauzkohitza.eus

251.778

ZUZEU orainkaria

137.297

 GUZTIRA

960.750 euro

  

Euskara hutsezko hedabideen sektorea sendotzen eta hauei beraien jardunean laguntzeko helburu berarekin, deialdi honi gehitu behar zaio Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Berriari ematen dion zuzeneko dirulaguntza izenduna, EAE osoan estaldura duen euskarazko egunkari orokor bakarra den aldetik. Berriak jasotzen duen dirulaguntza 2.436.000 milioi eurokoa da urtean (7.308.000 euro 2022-2024 bitartean). 

Azkenik, hirugarren laguntza-multzo batean, nagusiki gaztelaniaz argitaratzen duten komunikabideei zuzendutako dirulaguntzen deialdia dago, eskaintzen dituzten edukietan euskararen presentzia sustatzea helburu duena. Deialdi horretara milioi bat euro bideratzen da.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @iozamizu
    2022-12-20

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 13 milioi euro banatuko ditu dirulaguntzetan EAEko ia 70 hedabideren artean https://t.co/JsfRSg8nZG

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko