Hauteskundeak 2024
qrcode

Akordioa Urduñako bi auzo kalteberaren hiri-berroneratzerako zuzeneko dirulaguntza emateko (Gobernu Bilera 2022-12-20)

2022-12-20

Gobernu Kontseiluak astearte honetan eman du oniritzia Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak Orduñako Udalarekin hitzarmena sinatzeko, helburua izanik 1,65 milioi euroko zuzeneko dirulaguntza ematea Landatas eta Dolores Madaria auzoen hiri-berroneratzerako; proiektuak 126 etxebizitza barne hartzen ditu. 

Urduñako proiektuak Landatas eta Dolores Madaria auzoen berroneratzea bultzatuko du, eta etxebizitzen irisgarritasuna eta energia-efizientzia hobetzeko jarduketak barne hartuko ditu. Ekintza horiek guztiak auzoetako bulegoen bidez gauzatuko dira, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak auzoen hiri-berroneratzerako sustatutako ereduari jarraituz. Eredua Euskadi osoko 21 udalerritara hedatuko da. 

Zuzeneko laguntza hori egoera ahulean dauden eskualdeak edo lehentasunezko jarduera-eremuak bultzatzeko Berpiztu programaren barruan 180 milioiko inbertsioa egiteko ezohiko aurrekontu-programan barne hartuta dago, eta horietatik 14 auzo kalteberen hiri-berroneratzea sustatzeko dira. Aiaraldeak, orotara, 3,5 milioi euro jasoko ditu.  

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko