
Euskadiko hirigintza-diseinua eta arkitektura garaikidea sustatu eta zabaltzeko laguntzei buruzko agindua onartu da (Gobernu Bilera 2022-12-20)
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Euskadiko hirigintza-diseinua eta arkitektura garaikidea sustatu eta zabaltzeko Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren aginduari. Laguntzek 300.000 euroko aurrekontua dute, eta aldi baterako dibulgazio-erakusketak, hitzaldiak eta lantegiak antolatzera edo argitalpenak, dokumentalak edo aplikazio informatikoak edo web-orriak sortzera zuzenduta daude.
Agindu honetan jasotako jarduketak MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Biurtekoan, 2023ko udazkenekoan, aurkeztuko dira.