qrcode

Eusko Jaurlaritzak 600.000 euroko dirulaguntza onartu du Elkargirentzat, EAEko ete-en eta enpresaburu indibidual eta autonomoen finantzaketa errazteko(Gobernu Bilera 2022-12-20)

2022-12-20

Gobernu Kontseiluak Elkargi EBBri zuzeneko dirulaguntza ematea onartu du gaur, Hornidura Teknikoen Funtsa indartzeko, gehienez 600.000 €-rekin, berme-sozietate horren abal-eragiketak erraztea helburu hartuta. Horrela, EAEko ETE-ek, enpresaburu indibidualek eta profesional autonomoek finantzatzeko dituzten aukerak areagotzen dira, arlo horretan ingurune ekonomikoan oraindik ere dauden zailtasunei aurre egiteko. 

Elkargi EBB elkarrekiko berme-sozietate bat da, eta, eratu zenetik, bere bazkideei finantzaketa-iturrietarako sarbidea erraztu die, abalak emanez. Horrela, ekarpen handia egin du inbertsio-proiektuak gauzatzen. 

Elkargi EBBk egin ohi duen lan garrantzitsu hori kontuan hartuta, dirulaguntza hori onatzat eman da, euskal enpresa-sektorearen lehia-ingurunea hobetzeko Eusko Jaurlaritzaren politikarekin bat baitator.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko