qrcode

Azaroko KPIaren moteltzea eta euskal esportazioen bultzada izango dira gaur hizpide Astekonomia

2022-12-16

Joan den azaroan Euskadin izandako KPIaren neurritasunak eta atzerrira egindako ondasunen esportazioen portaera onak hartzen dute gaur Astekonomiaren erdigunea. Asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenak biltzen dituen laburpen bat, etxebizitzen salmentari ere arreta jartzen diona.

Azaroan, Euskadiko KPIa % 6,5ean kokatu zen, urriko datua baino lau hamarren beherago. Elektrizitatearen eta erregaien merkatzea da indize orokorraren jaitsiera horren arrazoi nagusia. Hala ere, elikagaien prezioak bizkortu egin ziren berriro, eta % 15,0ko igoera izan zuten aurreko urtearen aldean.

Bestalde, aurtengo urtarriletik urrira arte, ondasunen atzerrirako esportazioak % 29,0 hazi dira. Guztira, saldutako kopurua 27.000 milioi eurotik gorakoa izan zen, aurreko urteetan erregistratutako edozein kopuru baino askoz handiagoa. Hobekuntza produktu energetikoen eta gainerako produktuen gorakadak eragin du.

Halaber, urrian, etxebizitzen salmenta % 24,6 igo zen Euskadin, aurreko urtearen aldean. Urteko lehen hamar hilabeteetan, saldutako etxebizitzen kopurua 20.500 unitatera hurbildu zen, aurreko urteko aldi berean baino % 12,0 gehiago, eta azken hamabost urteetako kopururik handiena.

Asteko laburpen hau Ekonomia Zuzendaritzak egin du, "Astekonomia" izenarekin, eta minutu bateko bideoen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren zabalkundea eta jarraipena errazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan