qrcode

Garamendik EJIEren eta bere langileen papera nabarmendu du eraldaketa teknologikoa eta digitala bultzatzeko

2022-12-14
  • Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak EJIEren 40. urteurrena oroitu du bere langileekin
  • Garamendik Eusko Jaurlaritzaren informatika elkartearen zeregin garrantzitsua kanpoan ikusarazteko deia egin die langileei

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak, EJIEk, bere 40. urtebetetzea ospatzen ari da egunotan hainbat ekitaldirekin, 1982an erakundea sortu zela gogorarazteko eta bere ibilbidea eta bilakaera gogoratzeko. Entitateko langileek Gasteizko hotel batean ospatu dute urtemuga gaur eta hainbat jarduera egin dituzte bertan. Jardunaldiaren amaiera Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak jarri du, sail horri lotuta baitago EJIE. Garamendik Eusko Jaurlaritzaren elkarte informatikoaren eginkizuna nabarmendu du eraldaketa teknologiko eta digitalaren bultzadan, batez ere denbora honetan entitatean lan egin dutenen ekarpena eta lana.

Sailburuak eskertu eta balioetsi egin du EJIEko langileek emandako ezagutza eta eguneroko jardueran egindako lan ona. Honen ildotik, beren lana kanpora proiektatzera animatu ditu, EJIE ikusarazteko. Informatikako elkarte hau “tresna bat baino gehiago da, Eusko Jaurlaritzaren eskua da, eta bere izateko arrazoia herritarrak zerbitzatzea da. Zuek eginkizun honetako aktore nagusiak zarete”. Ildo horretan, 40 urteko diskrezioaren, lan anonimoaren eta isilaren ondoren, EJIEk betetzen duen “rol garrantzitsua aldarrikatzeko adina eta ibilbide nahikoa badugula”, azpimarratu du.

EJIE Eusko Jaurlaritzaren eguneroko jardunean ezinbesteko entitatea dela adierazi ondoren, Garamendik elkarte horren garrantzia nabarmendu du, “bertan baitago Jaurlaritzaren ohiko funtzionamendurako gailu eta ahalmen teknologikoa”.

Ekitaldian EJIEko zuzendari nagusi Asier Saez de Bikuñak ere parte hartu du, eta honek ere esker ona adierazi die erakundeko langileei. Halaber, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuorde Polentzi Urkijok eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zuzendari Xabier Arrietak ere bat egin dute ekitaldiarekin Dozenaka langilek parte hartu dute 40. urtemuga dela-eta programatutako jardueretan, hala nola Team Building, EJIEren historiari, orainari eta etorkizunari buruzko bideoen ikustaldia edo eraldaketa digitalari buruzko konferentzia, Marc Vidal gaiaren dibulgatzaile ospetsuaren eskutik.

3 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2022-12-16

    Kontuz ibili behar da online eskaintzekin edo bestelakoekin saltzeko grinarekin, kopuru handienean, kopuru hori araudiarekin baldintzatuta egon daitekeenean, halako zikoizkeria batek zakua hausten duenean.

  • Argazkia Xaver
    2022-12-16

    Hay que tener cierto cuidado con eso de afán de vender con ofertas on-line u otras, al montón en mayor número cuando dicho número puede estar condicionado con la normativa, resulte el hecho de cierta avaricia termine rompiendo el saco.

  • Argazkia SN Robot
    @EJIE_eus
    2022-12-14

    Comentario de Twitter:
    Garamendi destaca el papel de EJIE y su plantilla en el impulso de la transformación tecnológica y digital https://t.co/lEvIlSpJC0

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak