Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Javier Hurtado sailburuak azpimarratu du Euskal Autonomia Erkidegoak jada gainditu dituela 2019 osoko datuak eta turismoa suspertzen lider diren erkidegoetako bat dela

2022-12-20

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Enkarterriko LJEan egindako jarduketen aurkezpenean hartu du parte gaur. LJE izeneko Lehentasunezko Jarduketa Eremuak Berrabiarazteko Planak ekonomia suspertzeko Berpiztu Planeko funtsekin finantzatutako trakzio-proiektuak biltzen ditu.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 6,5 milioi euro inbertitu ditu 2021-2022an hainbat udalerri eta eskualdetan turismo-jarduketak garatzeko. Horietatik 1,8 milioi euro Enkarterriko jarduketetara bideratu dira, eta horiek dagoeneko amaituta daude. Horien emaitzak gaur aurkeztu ditu sailburuak, Enkartur elkarteko lehendakari Angela Eguiarekin eta eskualdeko udaletako ordezkariekin batera.

“Gaur egun ikus dezakegu jarduketa horiek egi bihurtu direla, funtsak enpresetara eta sektorera iritsi direla, eta lehiakortasuna, berrikuntza eta baliabide turistikoen hobekuntza areagotzen lagundu dutela, udalerrien eta eskualdearen garapena sustatzeko. Eta hori guztia turismoa berreskuratzeko une garrantzitsu batean; izan ere, gaur bertan ezagutu ditugun azaroko datuekin 2019. urte osoko datuak gainditu ditugu, eta COVID aurreko garaiekin alderatuta, turismoa berreskuratzen buruan dauden erkidegoetako bat gara” nabarmendu du sailburuak.

Zehazki, Enkarterriko proiektuak kultura- eta turismo-aktiboen arteko lotura bilatzen zuen; eta hori digitalizazioaren, mugikortasun jasangarriaren, zikloturismo-ibilbideen hobekuntzaren eta sustapena indartzearen arloko jarduketetan islatu da. Modernizazioko, digitalizazioko, errealitate birtual areagotuko eta baliabide turistiko berriak martxan jartzeko proiektuei lagundu nahi izan zaie, azken batean, ekonomia eta enplegua eta tokiko garapena bultzatzen laguntzeko.

“Enkarterriko LJEan egin direnak bezalako jarduketak erakundeen arteko beharrezko koordinazioaren eta lankidetzaren emaitza dira, baita erakundeen eta sektoreko eragileen arteko elkarlanaren emaitza ere. Espero dugu lankidetza horrek orain arte bezain emankorra eta arina izaten jarraitzea, eta elkarrekin turismo-eredu jasangarria, lehiakorra eta gero eta eskaintza zabalagoarekin eraikitzen jarraitzea. Turismoa suspertzen ari den une batean gaude, hasieran esan dudan bezala. Erkidego liderretako bat gara, eta lehen 11 hilabeteetan bisitarien kopurua 2019koa baino % 10 handiagoak izan da”.

Amaitzeko, sailburuak honako hau zehaztu du: "gaur bertan, Gobernu Kontseiluan, Aiaraldeako Lehentasunezko Jarduketa Eremuak Berrabiarazteko Plan berri bat onartu dugu. Plan horrek milioi bat euro bideratuko ditu turismoaren arlora, eta Arabako Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatzen den unetik aurrera jarriko da abian”.

5 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2022-12-22

    Zure auzoa bera ere agente komisionista izan daiteke, zerbitzu ona emanez modernizatu behar da. Duela urte batzuk proposatu nion saltoki bati janaria etxera eramatea 2008ko krisialdian, batez ere adineko pertsonei igo behar zizkieten aldapak janari-poltsekin, eta ez zen aintzat hartu nire iradokizuna, hau da, inguruan lehia txikia izan arren, negozioa ona izatea inolako etikarik gabe, nahiz eta garestitutako produktuen ordainketak atzeratu.

  • Argazkia Xaver
    2022-12-22

    Hasta tu propia vecindad puede ser agente comisionista, hay que modernizarse dando un buen servicio. Hace años le propuse a un comercio llevara la comida a casa en plena crisis del 2008, sobre todo a las personas mayores tenían que subir cuestas con las bolsas de comida y no se atendió a mi sugerencia como que a pesar de todo con poca competencia en la zona le fuese bien el negocio sin ética alguna incluso pudiendo atrasar pagos productos encarecidos.

  • Argazkia Xaver
    2022-12-21

    Pertsonen joan-etorriak antolatzeko ekimenak ondo daude, adibidez, nahastearen ideia txarra duenari galdetzea eta nahi ez den egoera batean amaitzea, eraginkortasunaren aurkako ondorioekin, baliabideak.

  • Argazkia Xaver
    2022-12-21

    Están bien las iniciativas de ordenación tránsito de personas no haya despistes por ejemplo preguntar a quien tenga mala idea en la confusión y acabar en una situación no deseada con consecuencias fuesen en contra eficiencia recursos

  • Argazkia Sorgin
    2022-12-21

    La nueva Canarias, pero durará poco, ya que los comercios cada día más sangrados, los restaurantes más sangrados, cosidos a impuestos, la economía sumergida de inmigrantes trabajando en B, ya que pueden estudiar y vivir en Euskadi o roban o trabajan en B mientras cobran RGI. ¿Economía sumergida?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Angela Egia, Gordexolako alkate eta Enkartuko presidentea