Berriak Osasun eta Kontsumoa

GIBa eta sexu-transmisiozko beste infekzio batzuk (STI) prebenitzeko kanpaina, eta gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoei (GSG) zuzendutako STIei buruzko on line kontsulta abian jartzea

2011.eko azaroak 23

Gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoak (GSG): egoera kezkagarri bat

1996an, sendagai antirretrobiralak iritsi ziren, eta mugarri bat izan ziren pertsona seropositiboen tratamenduan. Baina, horrek zehar-eragin bat izan zuen: sexu segurua alde batera uztea, batez ere gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoetan. Orduz geroztik, egoera horri eutsi zaio Mendebalde osoan.

  • Terminologia hori -alegia, gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoak- erabiltzearen arrazoia da nazioartean adostutako termino bat dela, eta gay aitortuak ez ezik, harreman homosexualak (normalean modu ezkutuagoan) dituzten gizon bisexualak, heterosexualak, gay ez-aitortuak eta abar ere hartzen dituela barne.

Horren ondorioz, gora egin dute GIBak eta Sexu Transmisiozko beste Infekzio batzuek (STI), batez ere kolektibo horretan. Hala, 2010ean, EAEn diagnostikatutako GIB-infekzio berrien % 41 gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoei zegozkien. Zifra hori oso kezkagarria da, kontuan izanik GSGak biztanleria osoaren % 2,5 inguru direla.

Baina, horrez gain, sarri agertzen dira sexu-transmisiozko beste infekzioak ere GHGengan. Hain zuzen, 2005 eta 2010 bitartean EAEko Sexu Transmisiozko Infekzioen (STI) Kontsultetan diagnostikatutako sifili-kasu berrien % 73 eta gonorrea-kasuen % 44 gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoei zegozkien.

Iruzkin bat
  • @Supergradha
    2011.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    Campaña de prevención del VIH y otras infecciones on line de ITS dirigida a hombres que tienen sexo con hombres (HSH) http://t.co/GMyMeTVo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko