Elkarlan Sariak
Berriak Hezkuntza
qrcode

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari elkarrizketa Radio Euskadin

2022-12-15

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua Radio Euskadiko Boulevard saioan elkarrizketatu dute gaur goizean. Bertan, hezkuntzaren arloko hainbat gai jorratu ditu, gehienak etorkizuneko Hezkuntza Legearekin lotutakoak.

Elkarrizketan zehar, Bildarratz sailburuak balioan jarri ditu etorkizuneko Hezkuntza Legea egiteko prozesuan inplikatuta dauden eragile guztiekin egin diren eta egiten ari diren ehunka eta ehunka bilerak. “Guk 2 urte baino gehiago daramatzagu gurekin lan egin nahi duten kolektibo eta alderdi politiko guztiak entzuten”, adierazi du. Bi inflexio-puntu oso garrantzitsu daude Hezkuntza sailburuaren arabera: batetik, apirilaren 7ko legebiltzarkideen % 90ek baino gehiagok lortutako akordio politikoa, eta, bestetik, maiatzaren 26an gehiengo sindikalarekin lortutako akordioa, euskal eskola publikoari datozen urteetan behar dituen baliabideak emateko. “Hortik ondoriozta dezakegu entzuten ari garela eta entzuten jarraituko dugula. Gu, orain, legebiltzarreko akordioari zor gatzaizkio”, adierazi du.

Jokin Bildarratzek azpimarratu du datorren 30 urteetarako hezkuntzaren etorkizuna definitzen ari dela, eta horregatik, elkarrizketa eta akordioak lortzeko borondatea aldarrikatu ditu, “betiere diskreziotik”. “Guztiok ikasleei zor gatzaizkie, hori da gure ardatz nagusia, eta ekitatezko eta kalitatezko hezkuntza eskaintzea. Horretan lan egiten dugu”, adierazi du.

Sindikatuekiko harremanari dagokionez, Hezkuntza sailburuak berretsi du Saila lanean ari dela bai Legebiltzar taldeekin, bai sindikatuekin, baita hezkuntza-komunitate osoarekin ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)