Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Segurtasuna
qrcode

Josu Erkoreka buru dela egin da Euskadiko udaltzainburuen urteko bilkura, Euskal Poliziako lankidetza-ekintzak aztertzeko

2022-12-14
  • EBA proiektua (Etxekoen eta Emakumeen Babesa) jada ertzain-etxe guztietan eta biztanle gehien dituzten Euskadiko 15 udaltzaingoetan
  • Gainera, bileran segurtasun publikoko mehatxu- eta arrisku-egoerei aurre egiteko ekintza bateratuak eta lantaldeek egindako lana ere ebaluatu dituzte

Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela egin da gaur goizean Euskadiko udaltzainburuen urteko bilera. Topaketa UPV/EHUko Bizkaia Aretoan egin da, eta bertan elkartu dira Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea, Aitor Lete Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria, Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria, Asier Erkoreka Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteko presidentea eta udaltzaingoetako eta Ertzaintzako Burutzen ordezkariak.

Bileran ebaluatu dute Euskal Poliziak Segurtasun Integralerako Euskal Eredurako trantsizioa osatzeko jarraitu behar dituen erronkak, lerro estrategikoak eta ekintzak jasotzen dituen Segurtasun Publikoaren Plan Orokorra 2025. Modu horretara, bileran zeuden polizia-agintariek segurtasunarekin zerikusia duten zerbitzu publiko guztien artean segurtasun publikoko mehatxu- eta arrisku-egoerei aurre egiteko 2022an emandako erantzun koordinatua aztertu dute.

Bestalde, 2023ko Ekintza Plana ere aurkeztu da, indarkeria matxista jasaten duten emakumeen arriskua ebaluatzeko eta horren tratamendurako EBA proiektua (Etxekoen eta Emakumeen Babesa) bezalako programekin herritarrei ematen zaien zerbitzuan aurrera jarraitzeko. Gaur egun ertzain-etxe guztietan eta Euskadiko 15 udaltzaingo (Bilbo, Gasteiz, Donostia, Barakaldo, Getxo, Irun, Santurtzi, Errenteria, Portugalete, Basauri, Leioa, Azpeitia, Sopela, Ortuella eta Plentziakoak) daude emakumeen tratamenduaren koordinazioa, informazio-trukea eta homologazioa helburu duen proiektu honi atxikita.

Horrez gainera, bileran Eudel – Euskadiko Udalen Elkartearekin izenpetutako hitzarmenetik sortutako lantaldeek egindako lanaren berri ere eman dute. Hauek dira lantalde horiek lantzen dituzte gaiak: ekipamenduak, hautaketa eta formakuntza, araudia, informatika eta telekomunikazioak, berdintasuna, polizia-eginbideak eta -prozedurak, interpretazio-irizpideak eta jardunbide egokiak herritarren segurtasunaren eta bide-segurtasunaren arloko zehapen-erregimena ezartzean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak