Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Enpresa Lehiakortasuneko Euskal Plana erreferentzia izan da espezializazio inteligenteari buruzko nazioarteko elkarraldi batean

2011.eko azaroak 23

 

  • - Eusko Jaurlaritzaren Plangintza eta Estrategiako zuzendari Inmaculada Freijek "euskal kasua" aurkeztu du Sevillan

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren 2010-2013 aldiko Enpresa Lehiakortasuneko Planak planteaturiko espezializazio inteligenteko estrategia izan da gaur gai horri buruz Sevillan egindako elkarraldian azterturiko erreferentzietako bat, eta Inmaculada Freijek aurkeztu du gaia, hain zuzen ere.

Freijek mahai-inguru batean parte hartu du, eta bertan "euskal kasua" Finlandiako Lathi eskualdeko esperientziekin eta Portugaleko berrikuntza teknologiko eta ikerketa politikoko zentroaren estrategiekin kontrastatu dute.

Espezializazio Inteligenteari buruzko Elkarraldia S3 plataformak (Smart Specialisation Strategies) Andaluziako Berrikuntza eta Garapeneko Agentziarekin (IDEA) batera antolaturiko nazioarteko jardunaldi batean gauzatu da, eta bertan Europako Batzordeko, ELGAko eta Europako eskualdeetako aditu eta arduradun instituzionalek eta hainbat akademikok parte hartu dute.

Andaluziako hiriburu horretan aztertu diren gaiak honako hauek izan dira, zehazki: eskualdeko espezializazio inteligenteko estrategiaren kontzeptua eta hari loturiko baldintzak 2014-2020 aldiko kohesio-esparru berrian, berrikuntza eta funts estrukturalak, eskualdeek egindako urratsak estrategia inteligenteak garatzeko bidean, eta eskualdeetako estrategiak babesteko Europako Batzordeak bultzaturiko ekimenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)