Eusko Jaurlaritzak zenbait kontratu azkartu ditu udaletan, araudia aldatuta (Gobernu Bilera 2022-12-13)
Gobernu Kontseiluak arau-aldaketa bat onartu du gaur, euskal sektore publikoaren kontratazio-araubideari segurtasun juridiko handiagoa emateko eta, horrela, toki-administrazioen kontratu jakin batzuen administrazio-prozedura arintzeko. Horrela, kontratazioetan alferrikako atzerapenak saihestu nahi dira.
Horretarako, uztailaren 27ko 116/2016 Dekretua aldatzea onartu da. Aldaketa horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazioko Aholku Batzordeak bere gain hartuko du toki-erakundeentzako nahitaezko txostena (kostuen egitura baloratzeko txostena) egitea. Hori horrela izango da lizitazioaren baldintza-agirietan prezioak aldizka eta aurrez zehaztuta berrikustea aurreikusten denean, herri-administrazioen obra-kontratuak eta armamentua eta ekipamendua fabrikatzeko hornidura-kontratuak ez diren kontratuetan, baldin eta horien prezioa bost milioi eurokoa edo handiagoa bada. Gobernu Kontseiluak onartutako aldaketa hori egin arte, toki-erakundeek Estatuaren Kontratuetako Prezioen Batzorde Nagusiari eskatu behar zioten txostena.