Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskal biztanleek gizarte-desberdintasunekin eta arazo ekonomikoekin lotzen dituzte bizikidetza-arazoak

2022-12-13
  • Eusko Jaurlaritzak argitara eman du aniztasunari eta bizikidetzari buruzko urteko azken azterlana
  • Lanak erakusten du hobetu egin dela Euskadiko biztanleen eta atzerritarren arteko bizikidetza azken urteotan

Gaur egun Euskadin gertatzen diren elkarbizitza-arazo nagusiez galdetzean, euskal biztanleek gizarte-desberdintasunekin eta arazo ekonomikoekin lotzen dituzte nagusiki (% 36k bi arazo nagusien artean aipatzen dituzte horiek), Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur argitara eman duen azterlanaren arabera. Horien atzetik daude arrazismoa, etorkinen integraziorik eza eta kultura-desberdintasunak (% 20), delinkuentzia, bandalismoa, kaleko borrokak eta, oro har, indarkeria (% 16) eta errespeturik eza, intolerantzia, komunikaziorik eza, indibidualismoa eta abar (% 15).

Azterlana urriko azken egunetan egin zen, euskal gizarteak aniztasunari eta bizikidetzari buruz dituen pertzepzioak eta jarrerak ezagutzeko. Hain zuzen ere, lanak erakusten du EAEko biztanleen eta atzerritarren arteko bizikidetza hobetu egin dela azken urteotan.

Euskadin zabalduagotzat jotzen diren diskriminazio-motak jatorri etnikoagatik edo etorkina izateagatik (% 52 oso edo nahiko hedatua) eta larruazalaren koloreagatik (% 38) dira. 18 eta 29 urte bitarteko gazteak dira bi diskriminazio-arrazoi horiek hedatuen ikusten dituztenak.

Era berean, Euskadin sarrien gertatzen diren indarkeria-motak honako hauek dira: hitzezko indarkeria edo jazarpena sare sozialetan (% 70 oso edo nahiko maiz gertatzen da), bullyinga edo haur edo nerabeen arteko indarkeria (% 69) eta genero-indarkeria (% 64).

Sare sozialei dagokienez, inkestatutako 10 pertsonatik ia 6k (% 58) uste dute horiek gizarte-bizikidetza okertzen laguntzen dutela. Soilik % 18k uste dute bizikidetza hobetzen dutela.

 Informazio gehiago

2 iruzkin
  • Argazkia erabiltzaile
    2022-12-14

    Beste kasu batzuetan, inbidia nagusitzen da, eta bizitza ezinezkoa egiten saiatzen da, baita gaixotasunean egotearen aitzakiarekin ere, pertsonak adingabearekin antolatzen direnean, eta taldea kontuan hartu gabe aurrera ateratzeak indarkeria eragiten du, gainerakoei gertatzen zaienaren errurik balego bezala.

  • Argazkia erabiltzaile
    2022-12-14

    También haya casos en los que la envidia reine y se trate de hacer la vida imposible incluso con el pretexto de estar en enfermedad cuando haya personas se organicen con menor es más y el salir adelante sin contar con la manada provocara violencia por la misma como que hubiera culpa alguna de lo que le pase al resto.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko