Berriak Kultura
Eu

2011ko Euskadi Literatura Sariak

2011.eko azaroak 23

Blanca Urgell Kultura sailburuak 2011ko Euskadi Literatura sariak banatu ditu gaur Gasteizko Europa jauregian.

Edizio honetan, honako hauek jaso dute saria: Ur Apalategi (literatura euskaraz, 'Fikzioaren izterrak' lanarekin); Jon Bilbao (literatura gazteleraz, 'Bajo el influjo del cometa' argitalpenarekin); Miren Agur Meabe (euskarazko haur eta gazte literatura, 'Errepidea' liburuarekin); Karlos Zabala (euskarazko itzulpena, 'Zubi bat, drinaren gainean' lana itzultzeagatik); Iban Barrenetxea ('Bombástica naturalis' liburuaren ilustrazioan egindako lanagatik); Joseba Sarrionandia (euskarazko saiakera saria, 'Moroak gara behelaino artean?' argitalpenarekin) eta Iñaki Uriarte (gaztelerazko saiakera saria, 'Diarios 1999-2003' lanarekin). Gaztelerazko haur eta gazte literaturaren saria hutsik geratu da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Blanca Urgell