Tabako Kerik Gabeko Euskadi
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 1,07 milioi euro bideratuko ditu eraikuntzan berritzeko laguntzetara (Gobernu Bilera 2022-12-07)

2022-12-07

Gobernu Kontseiluak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko sailburu Iñaki Arriolak eskatuta, eraikuntzaren sektorean eraikuntza- eta arkitektura-kalitatea, jasangarritasuna eta berrikuntza bultzatzeko Eraikal programaren laguntzetarako deialdia egiten duen agindua onartu da. 

Aginduak 1.070.000 euroko aurrekontua du 2023. urterako, eta bost dirulaguntza-lerro biltzen ditu: 

  • Lehen lerroa eraikuntzaren kalitatea hobetzeko berrikuntza-proiektuak edo berrikuntza-azterlanak egitera bideratuko da, bai eraikin berrien kasuan (energia-efizientzia, Eraikingintzaren Kode Teknikoaren aplikazioa, proiektuaren eta obraren kontrola eta abar), bai lehendik zeuden eraikinen birgaitzearen kasuan (domotikako soluzioen aplikazioa, Eraikinen Ikuskapen Teknikoa, kontserbazioari buruzko azterlanak, irisgarritasunaren hobekuntza eta abar). Halaber, etxebizitzen bizigarritasunari buruzko azterketak egingo dira, besteak beste.
  • Bigarren lerroak tresna informatikoen garapena eta sektoreko etengabeko prestakuntza ditu ardatz.
  • Hirugarren lerroak bizitegi-eraikuntzan kudeaketa-sistemen (BIM, ISO eta abar) ezarpena eta ziurtapena sustatzea du xede.
  • Laugarren lerroa, berriz, energia-efizientziari eta jasangarritasunari lotutako ziurtagiriak (LEED, Passivhaus eta abar) ezartzera bideratuta dago.
  • Azkenik, bosgarren lerroak bizitegi-eraikinen inguruko prozesuen industrializazioari buruzko azterlanak, proiektuak eta prototipoak sortzea du ardatz.

Interesa duten erakundeek hilabeteko epea izango dute beren proiektuak aurkezteko, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2022-12-07

    Batez ere, hondakinen bilketa erraztea. Duela denbora batzuk, pintura-hondarrak estolderia publikora nola isurtzen ziren ikusi zen, eta horren berri eman zen, bilketa-bitartekoak falta zirela eta aurreztu nahi zuenik bazegoela, nahiz eta delitu bat egin ahal izan.

  • Argazkia Xaver
    2022-12-07

    Sobre todo facilitar la recogida de residuos, hace algún tiempo se vio como se vertía restos de pinturas al alcantarillado público y se hizo saber de tal hecho donde correspondía como que faltaran medios de recogida y haya quien se quiera ahorrar gestionando aún pudiendo cometer un delito.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko