Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Pilar Unzaluk euskadiko sektorearen errealitate ekonomikora eta sozialera egokitutako arrantza politika bateratua egitea eskatu dio Damanaki Komisarioari

2011.eko azaroak 22

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk, Arrantza Politika Bateratua (APB) Euskadiko arrantza sektorearen errealitate ekonomikora eta sozialera egokitzen lagunduko duten proposamen sorta aurkeztu dio Maria Damanaki Europako Itsas gaietako eta Arrantzako Komisarioari.

      Pilar Unzalu eta Arrantza sailburordea, Jon Azkue, Damanakirekin bildu dira gaur Bruselan Eusko Jaurlaritzak Arrantza Politika Bateratua hobetzeko landu dituen proposamenak aurkezteko Arrantza Komisarioari.

Sailburuak egin duen aurkezpenean, "dokumentuak arrantzaren dimentsio soziala kontuan hartzea nahi dugu", besteak beste, Euskadin 2.400 lagun bizi baitira zuzenean arrantzatik. Itsasoan dauden lanpostu bakoitzak, bataz beste, beste 3 sortzen ditu lehorrean (industria laguntzailea, tailerrak, kontserbak eta abar).

APBk "neurri sozialak" gehitu ditzan eskatu du Unzaluk, arrantzategi amaieragatik, itsasontzien zatikatzeagatik edo arrantza eskubideak saltzeagatik, behin behineko edo betiko langabezi egoeran gelditzen direnentzat. Zentzu horretan, baxurako sektorean eskubideen salmenta zabaltzearen kontrako iritzia duela jakinarazi du sailburuak.

Era berean, "APBk kontuan hartzen ez duen gizon eta emakumeen arteko berdintasuna indartzea eta bultzatzea eskatzen dugu" eta horretarako Erregioetako Komiteetan, Kostaldeko Ekintza taldeetan edo Ekoizle Erakundeetan emakumeek partehartze handiagoa beharko lukete. Hari horri jarraituz, "APBk emakumeen lanaren aitortza programa abian jarri beharko luke baita horien kualifikazio profesionala ere" esan du sailburuak.

Euskadiko portuetan lanean dabiltzan emakume kopurua 135ekoa da, saregile lanetan, neskatila gisa edota paka egite lanetan. Horiei, gainera, eraldaketa-industriako (kontserbak eta abar) langile diren 2.000 lagunetik %80-90 gehitu behar diogu.

"Horregatik eskatzen dugu bai APBk baita aurrekontuak ere emakumeen aldeko berdintasun politikak abian jartzeko ekintza positiboentzako kapitulu konkretu bat aurreikustea" azpimarratu du Pilar Unzaluk.

Bestetik, APBk jasotzen duen artisau-arrantzari buruzko definizioari dagokionez zera azpimarratu du, ez bakarrik ontzien luzera hartzea kontutan baita arrantza mota hautakor eta ingurumena errespetatzen duten lanpostu kopurua (Kantauri itsasoko beita biziko amu arrantza) eta arrantza lanetan zein ondasunetan familiartekoen partehartzea.

Espezie bakarreko arrantzategia direnetan 2015. urterako aurreikusia dagoen Gehienezko Errendimendu Jasangarriaren (GEJ) ezarpenaren alde egin du sailburuak, tasaziorako errazagoak direlako baina ez dio bere aldeko iritzia eman dagoeneko arrantzategi mistoetan GEJaren aplikazioari. Sailburuaren ustez, "stock bakoitzeko ikerketa berezia egin beharra dago", kudeaketa Planak garatu eta modu gradualean GEJren helburuak zehaztu; modu horretan, gure ontzitegiak jasan ditzakeen ondorio sozioekonomikoak jasangarriak izango direlako.

Bazterkinen (arrainen itsasora bueltatzea) desagertzean aurrera egitearen beharra adierazi dio Sailburuak Damanakiri, baina zalantzan jarri du sektorearen errentagarritasuna gutxitu gabe aplikagarria izatea 2014-2016 urteko epean.

Zentzu horretan, eta bazterkinak gutxitzeko, hautaketa prozesua hobetzeko berrikuntzarako pizgarriak bultzatzea proposatu du Unzaluk, baita langile eta armadoreentzako diruz lagunduta dauden hazkuntzako guneetan espazio-denborako arrantza itxierak; bazterkinen baloraziorako prozesuak edota ikerketak indartu edo espezie batzuek arrantzatzeko kuotarik ez dutela eta bazterketak egin behar dituzten arrantzategi mistoentzako tolerantzia handitu.

Bestetik, baxurako untzidiaren -artisautzakoak barne- Eskualdagarriak diren Banakako Kuoten (EBK) indarrean jartzearekin oso kritiko azaldu da sailburua, besteak beste, ondasun publikoa den arrantza produktuaren pribatizatzea dakarrelako, eta eskualdagarria den ondasunean bihurtuz sektorea kapitalizatzen dutelako.

Unzaluk proposatu du EBKren indarrean jartzeko arrantza motaren araberako erroldak egitea, horrela kuoten eskuz aldatzea mugatu, eskubide horiek metatzea kontrolatu eta eskubideen eta arrantza ahalmenak egokitu eta bermatuko dituelako. Modu horretan, arrantza eskubideak beti arrantzaleen eskuetan egon ahal izango dira.

Erregionalizazioarekin bat dator sailburua, hartzen diren erabakiak bakoitzaren egoerara eta testuingurura egokitzen direlako eta, zentzu horretan zera eskatu du, Erregioetako Kontsultarako Batzordeen baliabideak eta eskumenak handitzea. Baita ere, artisau-arrantzaren definizioa erregioetatik egitearen alde apostu egin du.

Merkatuen Bateratze Antolamendua (MBA) dela eta Ekoizleen Erakundeen eskumenak zehaztea eskatu du Pilar Unzaluk eta Batasunekoak diren produktuei zein inportaziokoei baldintza ekonomiko, sozial eta ingurumeneko berdinak exijitzea. Unzaluk, era berean, jatorrian egindako etiketatua kontsumitzailearentzako argiagoa eta ulergarriagoa izatea proposatu du.

 

3 iruzkin
  • @Supergradha
    2011.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    Pilar Unzalu reclama a Damanaki una Politica Pesquera Común más adecuad económica y social del sector en el País Vasco http://t.co/vkPb7xK7

  • @greengip
    2011.eko azaroak 22

    Comentario de Twitter:
    Pilar Unzalu reclama a Damanaki una Politica Pesquera Común más adecuada a la realidad económica y social... http://t.co/YCCXNuqx

  • @greengip
    2011.eko azaroak 22

    Comentario de Twitter:
    Pilar Unzaluk euskadiko sektorearen errealitate ekonomikora eta sozialera egokitutako arrantza politika... http://t.co/0smBD0LL

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
  • Jon Azkue Manterola
    Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordea (IX legealdia)