Aurrerantzean euskal industriaren deskarbonizazio-prozesuak Estatu Batuetako EPRI erakundearen esperientzia zabala baliatuko du

2022-12-05

 

  • SPRI Taldeak eta EPRIk lortu duten akordioari esker, zeinaren bidez elkarrekin identifikatuko dituzten deskarbonizaziorako teknologiak “Net-Zero Basque Industrial Super Cluster” ekimenaren esparruan

 

Aurrerantzean euskal industriaren deskarbonizazio-prozesuak Estatu Batuetako EPRI erakundearen esperientzia zabala baliatuko du SPRI Taldeak eta EPRIk lortu duten akordioari esker, zeinaren bidez elkarrekin identifikatuko baitituzte deskarbonizaziorako teknologiak  Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren esparruan.

 Lankidetza hau, baliagarri izango dena deskarbonizazio-prozesua azkartzeko, gaur (hilak 5, astelehena) berretsi da ekimenaren bazkide sustatzaile diren Arshad Mansoor (EPRIko presidente eta zuzendari nagusia), Arantxa Tapia (Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua) eta Aitor Urzelaik (SPRIko zuzendari nagusia) eginiko topaketan.

 Topaketa hori Zamudion egin da, Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean, eta bertan izan dira baita ere Petronor, Iberdrola eta Energia Klusterreko ordezkariak, proiektuko bazkide nagusi diren aldetik.

 EPRI buruz

 1972an sortua, EPRI irabazi asmorik gabeko energiaren ikerketa eta garapenerako munduko erakunde independente nagusia da, munduko hainbat lekutan bulegoak dituena. EPRIko adituek 450 enpresa baino gehiagorekin lan egiten dute 45 herrialdetan, eta berrikuntza bultzatzen dute, publiko orokorrak mundu osoan elektrizitate garbia, segurua, fidagarria, eskuragarria eta ekitatiboa izango duela bermatzeko.

 Lankidetza honi esker, EPRIk bere esperientzia eskainiko du ekimena modu optimoan garatzeko. Ekimen horren helburua da industriaren energia-kontsumoak deskarbonizatzeko prozesua azkartzea eta Euskadirentzako merkatu-aukerak sortzea, teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen eskalatzean oinarrituta.  

 Net-Zero Basque Industrial Super Cluster

 Bileran orobat aurkeztu dira SuperCluster (NET-Zero Basque) ekimenaren esparruan hainbat sektoretako (birfindegiak, orea eta papera, zementua, siderurgia eta galdaketa) enpresekin prozesu eta kontsumo energetikoei buruz egindako kontraste-lanaren emaitzak.

 Informazio hori abiapuntutzat hartuta, lehen 5 ibilbide-orriak garatuko dira, euren bitartez identifikatu ahal izateko aztertu diren prozesu industrialetako energia-kontsumoen CO2 emisioak gutxitzeko teknologia eta neurri aproposenak. Ibilbide-orri horiei esker euskal balio-kate bat sortu eta indartuko da, balio erantsi handiko zerbitzuak emango dizkiena sektore industrial horiei.

 Hasieran, SuperCluster-en (Net-Zero Basque) jardueretarako baliatuko da EPRIren laguntza, zeinak ekimenaren esku jarriko baitu Estatu Batuetan eta Europan dituen langileek hainbat teknologiaren (hidrogenoa, energia eraginkortasuna eta elektrifikazioa) inguruan duten esperientzia, betiere ikuspegi objektibo eta independente batetik.

 Azpi-sektore industrialen deskarbonizaziorako teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen eskalatzean oinarritutako merkatu-aukerak sortzea euskal enpresentzat, horixe da SuperCluster (NET-Zero Basque) ekimenak  Euskadiren deskarbonizazioranzko eta trantsizio energetikorako bidean eskainiko duen balio bereizgarria. EPRIk teknologiaren garapen arloan duen esperientzia zabalari esker azkarrago egingo dugu aurrera bide horretan, eta nazioarteko proiekzio handiarekin gainera.

 Arantxa Tapia Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak aurkeztu zuen Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimena 2021eko azaroan COP26 jardunaldian. Eusko Jaurlaritzak lideratzen du ekimena SPRI Taldearen bitartez, Euskadiko energia arloko bi enpresa garrantzitsuenen (Iberdrola eta Petronor) eta 16 kluster industrialen laguntzarekin.  World Economic Forum-ek 2050erako 0 isuri garbiko helburua betetzeko sustatu duen proiektua osatzen duten hamabi eskualde-ekimenetako bat da; hain zuzen, proiektu horren helburua da esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea eta trantsiziorako konpromisoak hartzen dituzten eskualde industrialen arteko sinergiak ustiatzea.

 

4 iruzkin
  • 2022-12-13

    Fusio hotzaren kontu hori ideia ona da, baina kosta egingo zaio aireratzea eta arriskuak izatea.

  • 2022-12-13

    Eso de la fusión fría es buena idea pero puede que le cueste despegar y no estar exenta de riesgos

  • 2022-12-11

    energia kimikoa biltegiratzea, lehengai gisa erregai fosilak erabiliz, baita hondakinak ere, inpaktu txikiagoa izateko, baliabiderik alferrik galdu gabe.

  • 2022-12-11

    No se trata de desprovechar el recurso sino de transformarlo en otros de menor impacto o mínimo como pueda ser el almacenamiento energía química productos transformados utilizando por ejemplo combustibles fósiles en todas sus formas incluso recuperación de subproductos o de desecho como materia prima para transformar a energía eléctrica.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak