Berriak Osasuna

Osakidetzak 2018/19ko EPEaren bigarren faseko azterketekin jarraitzen du

2022-12-03
  • 879 izangaik, medikuntzan espezialistak eta farmazeutikoak, 18 lanbide-kategoriatakoak, azterketa egiten dute UPV/EHUko Elurreta Eraikinean, Gasteizen, gaur, larunbata, eta 4an, igandea.

 

Osakidetzak aurrera jarraitzen du 2018/2019ko EPEaren bigarren fasearen barruan aurreikusitako hautaprobekin. Proba horiek joan den asteburuan hasi ziren, eta abenduan eta urtarrilean zehar jarraipena izango dute, guztira 64 kategoriatarako 1.924 plaza eskaintzeko. Azterketa horiek egiteko 78.139 pertsonek eman dute izena.

Gaur, abenduaren 3an, eta 4an, igandea, 18 lanbide-kategoriatako 1.879 pertsonak —mediku espezialistak eta farmaziako teknikariak— beren ezagutzak frogatzen dituzte, deitutako 195 lanpostuetako bat lortzeko helburuarekin.

Gasteizko UPV/EHUko Elurreta eraikinean, 9:30ean, kategoria guztietako azterketak egiten dira. Kategoria horien artean, izangaien kopurua kontuan hartuta, honako hauek nabarmentzen dira: farmaziako teknikariena (437 izangai) eta barne-medikuntzako eta psikiatriako espezialistena (214 izangai). Bi kategoria horiek izango dira asteburu honetan plaza gehien eskainiko dituztenak: 52 plaza Barne Medikuntzan eta 28 plaza Psikiatriako espezialitatean.

Proba horiek egin ondoren, abenduaren 17 eta 18ra arte ez da jarraituko Osakidetzako 2018/19ko EPEaren bigarren fase honetako hautaketa-prozesuarekin.

Osakidetzako 2018/19ko EPEak 3.535 plaza eskaintzen ditu guztira, eta bi fasetan banatuta dago. Bigarren fase honetan, une honetan 78.139 izangai daude 1.924 plaza betetzeko 63 kategoriatan.

 

2018-19KO EPE. 2022ko ABENDUAREN 3 ETA 4KO AZTERKETAK. ELURRETA ERAIKINA – UPV/EHU (VITORIA-GASTEIZ)

 

Eguna, ordua, kategoriak, deitutako plazak eta deitutako pertsonak

 

 

Eguna

 

Ordua

Kategoriak

Deitutako plazak

Deitutako pertsonak

2022/12/03 

9:30

FAK. ESP. ALERGOLOGIAKO MEDIKUA

5

31

2022/12/03 

9:30

FAK. ESP. AHO ETA AURPEGI-MASAILEKO KIRURGIAKO MEDIKUA

4

23

2022/12/03 

9:30

FAK. ESP. DERMATOLOGIA, MEDIKO-KIRURGIA ETA BENEREOLOGIAKO MEDIKUA

8

39

2022/12/03 

9:30

FAK. ESP. GAIXOTASUN INFEKZIOSOETAKO MEDIKUA

7

54

2022/12/03 

9:30

FAK. ESP. EPIDEMIOLOGIA KLINIKAKO MEDIKUA

2

9

2022/12/03 

9:30

FAK. ESP. HEMATOLOGIA ETA HEMOTERAPIAKO MEDIKUA

15

114

2022/12/03 

9:30

FAK. ESP. PSIKIATRIAKO MEDIKUA

28

214

2022/12/03 

9:30

FAK. FARMAZIALARI TEKNIKARIA

6

437

2022/12/04 

9:30

FAK. ESP. ENDOKRINOLOGIA ETA NUTRIZIOKO MEDIKUA

8

68

2022/12/04 

9:30

FAK. ESP. LANEKO MEDIKUNTZAKO MEDIKUA

4

40

2022/12/04 

9:30

FAK. ESP. MEDIKUNTZA FISIKOA ETA ERREHABILITAZIOKO MEDIKUA

15

68

2022/12/04 

9:30

FAK. ESP. BARNE MEDIKUNTZAKO MEDIKUA

52

214

2022/12/04 

9:30

FAK. ESP. MEDIKUNTZA NUKLEARREKO MEDIKUA

2

29

2022/12/04 

9:30

FAK. ESP. MEDIKUNTZA PREBENTIBO ETA OSASUN PUBLIKOKO MEDIKUA

3

19

2022/12/04 

9:30

FAK. ESP. OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKUA

14

174

2022/12/04 

9:30

FAK. ESP. HAURRENTZAKO PSIKIATRIAKO MEDIKUA

5

66

2022/12/04 

9:30

FAK. ESP. OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO MEDIKU TEKNIKARIA

3

37

2022/12/04 

9:30

FAK. ESP. OSPITALEKO FARMAZIAKO TEKNIKARIA

14

243

 

 

GUZTIRA                                                             18

195

1879

 

 

2018/19ko EPEaren bigarren faseko kategoria bakoitzeko proben egunari, orduari eta lekuari buruzko informazio zehatza, honako dokumentu honetan:

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak