Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Mugarra mendian
Gaur, ostirala, arratsaldeko lehen orduan, Ertzaintzaren helikopteroak Mugarran mendian (Mañaria) erori eta lesioa izan duen mendizale bat erreskatatu du.
Gaur, arratsaldeko hirurak inguru, herritar batek SOS Deiak 112 larrialdi-telefonora deitu, eta ohartarazi du mendizale batek istripua izan duela Mugarra mendian (Mañarian). Itxuraz, erori, eta izandako lesioen ondorioz —zango batean, batik bat—, mendizaleak ezin zuen bere kabuz ibilbidearekin jarraitu.
Zauritua erreskatatzeko dispositiboaz arduratu den Larrialdiei Aurre Egiteko teknikariak suhiltzaileak eta Zaintza eta Erreskate Ataleko agenteak mobilizatu ditu, baita mendiko konfigurazioa duen Ertzaintzaren helikoptero bat ere, besteak beste. Azkenik aireontziak 58 urteko mendizalea erreskatatu, eta Iurretako basera eraman du. Bertatik anbulantzian eraman dute Galdakaoko ospitalera.