Berriak Kultura
Eu

Kultura Bonuaren kanpainarako 660.000 euro bideratuko dira (2011-11-22(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko azaroak 22

Agindua, «Kultura Bonoa» garatzeari eta sustatzeari buruzkoa

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-2012 Gabonetako kanpainarako Kultura Bonua garatzeko eta sustatzeko Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Horretarako 660.000 euro erabiliko dira, alegia, 44.000 bonu saltzeko diru-kopurua.

Euskadiren ekonomia biziberritzeko ekintzak garatzeko Eusko Jaurlaritzak duen egitasmoaren baitan, eta aurreko kanpainetan lorturiko emaitza onak ikusirik, Kultura Sailak "Kultura Bonua - Bono Cultura" programa berritu nahi du, alegia, arte- eta kultura-ekoizpenaren merkatua bultzatzeko ekimena, hain zuzen 2011-2012 Gabonetako kanpainan, Euskadin, aipaturiko kultura-produktu horiek suspertzeari begira.

Euskarri ezberdinetako kultura-produktuen erosketa lagunduko du diruz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, kultura-bonu batzuen bidez (44.000). Bonuok hautatutako finantza-entitatearen bitartez jarriko dira salgai, eta berorien bitartez erabiltzaileak bere diruaren balioa handitu ahal izango du, bai liburuak edo diskoak erosterakoan, bai museo batean bisita egiteko edo zinera, antzerkira edo kontzertu batera joateko.

Bonu bakoitzak 25 euroko kostua izango du, baina 40 euroko balioa emango dio erabiltzaileari kanpainia honi atxikitzen diren establezimenduetan liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko. Bonu bakoitzaren 15 euroren diferentzia hori Eusko Jaurlaritzak ordainduko du.

Eraginkortasuna eta programaren gaineko kontrola bermatzeko, Kultura Sailak hautatutako entitate kolaboratzaileak txartel, multizerbitzu kutxazainen edo antzekoen bidez baino ezingo du kultura-bonua saldu, nahiz eta, Eusko Jaurlaritzak berariaz baimenduz gero, bestelako biderik ere erabili ahalko den. Alde horretatik, kreditu-txartel bakoitzarekin kultura-bonu bat baino gehiago erostea eragozten duten mekanismoak jarriko ditu entitate kolaboratzaileak, dela txartela blokeatuz dela bestelako prozeduraren baten bidez.

Merkataritza-establezimenduak "Kultura Bonua" programari atxikitzeko epea 2011eko azaroaren 24an hasiko da, eta 2011ko abenduaren 7an amaituko (biak barne). Pertsona interesedunek 2011ko abenduaren 12tik 2012ko urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango dituzte bonuak finantza-entitate kolaboratzaileak gaitutako kutxazainetan. Bonuak soilik Programari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira, 2011eko abenduaren 12tik 2012ko urtarrilaren 20ra bitartean. Behin epea igaroz gero, ez dute ordaintzeko baliorik izango.

Iruzkin bat
  • @ainhoarpide
    2011.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    Nueva campana del Bono Cultura a la que se destinaran 660.000 euros (Acuerdo del Consejo de Gobierno del 22-11-2011) http://t.co/vI6anyvx

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan