Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak oposizioaren aurrekontu-zuzenketak onartuko ditu, 30 milioi euro ingurukoak

2022-12-09

Eusko Jaurlaritzak oposizioaren 30 milioi euro inguruko zuzenketak onartuko ditu 2023ko Euskadiko Aurrekontuetan, nahiz eta aurkako botoak izan. Hala jakinarazi du gaur Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak datorren urterako Kontu Publikoen Legearen proiektuaren aurkezpenean.

Azpiazuk bere hitzaldian nabarmendu duenez, Euskadik 2023an izango du aurrean ditugun erronkei aurre egiteko aurrekontu egokia. Oraina landuz eta etorkizunari bidea erraztuz. Gobernu honek ilusioz eta lan egiteko gogoz ikusten du etorkizuna.

Aurrekontu-proiektu hori, jakina denez, 14.250,7M/€-koa da, hau da, % 8,7ko igoera 2022an onartutakoarekin alderatuta, 1.142M €-ko igoerarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)