Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eraikuntza berriko eraikinen energia-eraginkortasunaren ziurtagiria erregulatzen duen dekretua onartu da (2011-11-22(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko azaroak 22

Dekretua, eraikin egin berrietako energia-eraginkortasunaren ziurtapena arautzen duena

Euskadiko eraikuntza berriko eraikinen eta lehendik egonik berrikuntza garrantzitsuak egin behar zaizkien eraikin handien energia-eraginkortasunaren ziurtagiria erregulatzen duen dekretua onartu du gaur Jaurlaritzaren Kontseiluak.

Ziurtagiri horiek lortzeko, ezinbestekoa izango da eraikinetan gutxieneko baldintza jakin batzuk betetzen direla egiaztatzea. Ziurtagiriak hamar urteko baliozkotasuna izango du.

Eraikinen Energia Eraginkortasuneko Ziurtagirien Erregistro bat sortuko da, kontsumitzaileen informazio-eskubidea bermatzeaz gain administrazio-kontrola faboratuko duena. Erregistrorako sarbidea librea eta doakoa izango da.

Ziurtagirian adierazitako energia-kalifikazioa errealitatearekin bat datorrela egiaztatzeko eta araudiaren betearazpena zaintzeko eraikinetan ikuskapenak egiteko planak onesteko aukera ezartzen du dekretuak.

Estatu osorako bereizgarri komun bat badago, eta energia-eraginkortasuneko etiketa deritzo. Bereizgarri hori eraikin bakoitzari emango zaio eta proiektuak edota jadanik amaituta dagoen eraikinak lorturiko eraginkortasunaren kalifikazio-maila adieraziko du.

Orobat, Eraikinen Energia Eraginkortasunari buruzko Sailen arteko Koordinazio Batzordea sortzen da dekretuaren bitartez, eta energiaren, kontsumoaren, etxebizitzaren eta eraikuntzaren alorrean eskumenak dituzten administrazioek ordezkaritza izango dute Batzorde horretan. Batzordeak hainbat eginkizun izango ditu, besteak beste, dekretuaren aplikazioari jarraipena egitea.

Dekretua 21 artikulutan eta bi azken xedapenetan egituratu da eta izapidetze partizipatiboa izan du, gai horrekin loturiko hainbat elkarte, elkargo profesional, administrazio publiko eta sektorerentzako entzunaldi publikoa eman baita. Dekretuaren alegazio batzuk azken testuan txertatu dira.

Aurreikusten da dekretuaren aplikazioak, aurreko bi urteetan behintzat, 150 eraikuntza-proiekturen eta 100 eraikin amaitutakoen ziurtapen-energetikoa ekarriko duela bere baitan.

Energia-eraginkortasuneko politikak

Eusko Jaurlaritzak energia-eraginkortasunaren alorrean abiarazitako politika irmoaren zati da dekretu hori. Hurrengo asteetan onetsiko den Euskadi 2010 Energia Estrategiaren (3E2020) oinarri nagusietako bat izango da hori.

Duela gutxi beste hainbat neurri abiarazi dira, hala nola 2020. urterako Euskadiko 50 eraikin publikok beren kontsumoa % 20 murritz dezaten lortzeko plan bat sektore publikoan txertatzea.

Plan horrek energia aurrezteko eta energia-eraginkortasuneko neurriak biltzen ditu, espezializaturiko enpresek eginiko energia-kontratuen modalitatearen pean. Energia-zerbitzuetako enpresak (EZE) alor horretan adituak izanik nolabaiteko arrisku ekonomikoari aurre egiten dioten pertsona fisiko edo juridikoak dira. Energiaz hornitzeko, energia kudeatzeko, energia kontsumitzen duten instalazioak mantentzeko eta energia berriztagarriak eta hondakin-energiak aurrezteko, eraginkor bihurtzeko eta aprobetxatzeko neurriak gauzatzeko ardura dute. Enpresa horiek lorturiko energia-aurreztearekin lortzen dute onura beren zerbitzuen truke, partzialki edo erabat.

Jardun horren onuradunak izango dira Euskal Administrazio Publikoaren jabetzako eraikinak, betiere horien energia-kontsumoa urteko 200.000 eurotik gorakoa bada.

Jardun-unitate gisa, honako hauek hartzen dira plan horren barnean: ospitaleak, anbulatorioak, Eusko Jaurlaritzaren eraikinak, EHUko campusa, EITB, Arkauteko akademia, ertzaintzaren Erandioko eraikina, polizia-etxeak, institutuak, museoak, epaitegiak, Eusko Jaurlaritzaren alokairuko etxebizitzen sustapenak, eta abar.

Ekimen horren bitartez, Europako araudiarekin eta estrategiarekin inplikatu nahi du Eusko Jaurlaritzak; izan ere, 2006az geroztik, Administrazioak eredu-eginkizuna bete behar duela adierazten du Europak, berezko ondarean jardunak gauzatuz, energia aurrezteko eta eraginkor bihurtzeko neurriak areagotuz eta horrelako zerbitzuen kontratazioa sustatuz.

4 iruzkin
  • @EQUIciuDAD
    2011.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @CSCAE: “@lacasaqueahorra: El Gobierno Vasco aprueba el decreto para la certificación
    de nuevos #edificios http://t.co/ZumaTd8u

  • @olaia_z
    2011.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    Gobierno vasco prueba el decreto q regula certificacion de #eficiencia energetica de edificios de nueva construccion http://t.co/8eQ4z3Fo

  • @CSCAE
    2011.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    “@lacasaqueahorra: El Gobierno Vasco aprueba el decreto para la certificación
    de nuevos #edificios http://t.co/ZumaTd8u

  • @lacasaqueahorra
    2011.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el decreto para la #certificación de la #eficienciaenergética de nuevos #edificios http://t.co/Clbq5bQV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan