Berriak Segurtasuna

Eusko Jaurlaritzak zuhurtzia eskatzen du errepidean, hamar eguneko jai zubiaren aurrean

2022-12-02
  • A-8an, Kantabriarako noranzkoan, 400.000 joan-etorri aurreikusten dira, Iparralderantz 240.000 eta Armiñongo lotunean 255.000.
  • Urtea hasi zenetik, 43 pertsona hil dira trafiko-istripuetan Euskadin

Abenduko zubian mugikortasuna areagotuko dela aurreikusita, Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak zuhurtzia areagotzeko eskatu die gidariei datozen jai-egunotan. Eguberrien aurreko hamar eguneko zubi luze baten aurrean gaude, eta ez zen halakorik gertatzen 2016tik.  

Gaurtik datorren igandera, abenduaren 11ra, arte, Euskadiko errepide sarean joan-etorri ugari izango dira, bai barrukoak bai helmuga mugako autonomia-erkidegoak, besteak beste, Errioxa, Nafarroa edo Kantabria, dituztenak. Horrez gainera, Iparralderako, Burgoserako, Madrilerako eta Estatuko beste leku batzuetarako trafiko-bolumenak gora egitea espero da. Horrela, arretaz gidatzea gomendatzen da batez ere Armiñongo lotunean, Araban (lehengo AP-1 eta A-1 errepideak lotzen diren lekuan), Iparralderako mugan AP-8an eta Kantabriako mugan A-8an.

Berez, azken puntu horretan pilatu ohi da trafiko gehien. Datozen hamar egunotan, eguraldia lagun, 400.000 joan-etorri inguru erregistra daitezke guztira, kontuan hartuta 2021eko 6 eguneko zubian (abenduaren 3tik, ostiraletik, abenduaren 8ra, asteazkenera) 240.000 joan-etorri erregistratu zirela.  

Horren ondorioz, eta eremuan, istripuak edo matxurak gertatzen badira ere, trafiko-arina bermatzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak garabi-zerbitzu hitzartu bat gaituko du irteeran, Kantabriarako noranzkoan, eta itzuleran:

  • Kantabriarako noranzkoan, garabia A-8an, Uriosten (Suhiltzaileetarako sarbideko biribilgunean) jarriko da gaur, ostirala, 15:00etatik 22:00etara, eta bihar, larunbata, 9:00etatik 15:00etara
  • Kantabriatik Euskadirako itzuleran, abenduaren 11n, garabia El Hayan (Cobarongo lotunean) jarriko da 15:00etatik 22:00etara.

Bestalde, Iparralderako mugan, AP-8an, Biriatun, 2021ean 143.000 joan-etorri erregistratu ziren, eta aurten, beraz, 4 jaiegun gehiago izanda, 240.000 inguru espero dira.

Aldi berean, Armiñongo lotunean, 153.000 joan-etorriak gainditu ziren 2021ean, eta oraingoan 255.000ra irits daitezkeela uste da.

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak arduratsuak izateko deia egin du istripuak saihesteko: “Datozen egunotan bidaian jende asko irtengo dela aurreikusten da, eta ezinbestekoa da, beraz, zuhurtzia areagotzea, pertsona guztiak itzul daitezen etxera. Aurten, orain arte, 43 pertsona hil dira Euskadiko errepide-sarean. Helburua da zifra horrek ez gora egitea, eta, horretarako, errepidea erabiltzen duten pertsona guztiei zuhurrak izateko deia egin behar zaie, eta, oso bereziki, kolektibo kalteberenak, oinezkoak, motor-gidariak, txirrindulariak eta pertsonen mugikortasunerako ibilgailuak erabiltzen dituztenak, errespetatzekoa”.

Euskaditik irteten direnei nahiz zubia dela eta gurera bisitan etortzen direnei zerbitzua emateko, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik eguneko 24 orduetan 011 telefonoa artatzen duen salako pertsonala indartuko da. Bestalde, ertzainek errepideak zainduko dituzte datozen egunotan errepideetako bide-segurtasuna eta trafiko arina bermatzeko.

Istripuen tasa

Iaz, zubiko 6 egunetan (abenduaren 3tik 8ra bitartean) gertatu ziren eta biktimak eragin zituzten istripuen kopuruari dagokionez, Ertzaintzak guztira 49 trafiko-istripu erregistratu zituen, eta 3 zauritu larri izan ziren.

2020an, zubiko lau egunetan (abenduaren 5etik 8ra), 19 istripu erregistratu ziren eta 3 zauritu larri izan ziren.

2019an asteburu soila izan zen (abenduaren 6tik 8ra) eta 17 istripu gertatu ziren eta zauritu larri bat izan zen.

2016ra egin beharko litzateke atzera, oraingoa bezalako zubi bat, 10 egunekoa, aurkitzeko. Urte hartan 50 istripu erregistratu ziren, eta hildako bat eta 9 zauritu larri izan ziren.

Gomendioak:

Bidaiari hasiera eman aurretik:

  • Garrantzitsua da errepideen egoerari buruzko informazioa izatea. Eusko Jaurlaritzak trafikoaren egoerari buruzko denbora errealeko informazioa ematen du honako baliabide hauen bidez: trafikoa.euskadi.eus webgunea, @trafikoaEJGV Twitter kontua eta arreta 24 orduetan ematen duen 011 telefono-zenbakia.
  • Komeni da eguraldiaren aurreikuspenak www.euskalmet.euskadi.eus webgunean jarraitzea eta bidaia horren arabera planifikatzea. Eguraldi txarrarekin zuhurrago ibili behar da, abiadura moteldu behar da eta tarte handiagoa utzi behar da aurretik doazen ibilgailuekin. Euria egiten duenerako, pneumatikoak eta beira-garbigailuak egoera onean izan behar dira, istripuak saihesteko.
  • Drogak, alkohola eta botika batzuk ez dira bateragarriak gidatzearekin.
  • Ez da arretarik galdu behar, hildakoak edo zauritu larriak eragiten dituzten istripuetako faktoreetako bat izaten baita. Ohikoenak diren arreta-galtzeak, hala nola, gidatzen den bitartean mugikorra edo nabigatzailea erabiltzea, istripu askoren atzean dauden faktoreak dira.

Bidaian:

  • Nahitaezkoa da segurtasun-uhala erabiltzea, baita atzeko eserlekuetan ere, eta ziurtatu beharko da adin txikikoek haurrak eusteko sistema egokia daramatela.
  • Komeni da atsedenaldiak egitea gutxienez bi orduz behin edo 200 kilometroz behin. Nekea eta arreta-galtzeak dira trafiko-istripu askoren arrazoi nagusiak.
  • Bigarren mailako errepideetatik zirkulatzen denean, erne jarraitu beharko dugu, nahiz eta ibilbide ezagunak izan. Gehiegizko konfiantza ez da bidaia-lagun ona izaten.
3 iruzkin
  • @TribunaLibreES
    2022-12-02

    Comentario de Twitter:
    ⚫️ En lo que va de año 43 personas han fallecido en accidente de tráfico en Euskadi

    https://t.co/lHkmQFbuez

  • @trafikoaEJGV
    2022-12-02

    Comentario de Twitter:
    🚚🚙@Gob_eus-k zuhurtzia eskatzen du errepidean, hamar eguneko jai zubiaren aurrean ➕ https://t.co/c5zhEvThrf

    🛣️ A-8… https://t.co/JcR52ZgIWh

  • @trafikoaEJGV
    2022-12-02

    Comentario de Twitter:
    🚚🚙 El @Gob_eus pide precaución en carretera, ante un puente festivo de diez días ➕ https://t.co/XzvQ0qDfMI

    🛣️ Se p… https://t.co/UtsLrSQ1wf

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak