Berriak
Eu

Beldur Barik 2011 berdintasunaren aldeko kanpaina ospatuko da

2011.eko azaroak 22

Azaroaren 25eko kanpaina aurkeztuko dute bihar EAEko erakundeek

Euskal gazteen artean berdintasunezko harreman afectinoak eta sexualak eta indarkeriarik gabeak sustatzea da programaren helburua. Azaroaren 26an "Topaketa 2011" izango da Donostian. Jai giroko sentsibilizazio eguna izango da, gazteen eta talde nahiz elkarte feministen topagunea. Beldur Barik! Berdinsarea Sarearen ekimena da. Sareak 52 udalerri biltzen ditu berdintasunaren alde, eta euskal herritarren %75 ordezkatzen du.

"Beldur Barik / Sin Miedo" lelopean, eta "puntu lila" ikurrarekin, 25N (Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna) ospatzeko euskal erakundeek prestatutako kanpaina lankidetzaren eredua da, bai eta sareko lanaren eredua ere. Gainera, urtetik urtera gero eta atxikimendu gehiago lortzen ditu.

Eudel, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzenderitza eta hiru herrialdeetako Foru Aldundiak dira sustapen lan koordinatuaren arduradunal. Aurreko edizioetan bezala, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Euskal herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta EITBk kolaboratzaile gisa bat egingo dut kanpainarekin.

Kanpainaren helburuak

EAE 2010. urtean genero indarkeriaren buktuma izan ziren emakumeen %36, gutxi gorabehera, 30 urtetik beherako emakumeak izan ziren. Beraz, gazteriarengana jotzea lehentasunezko kontua dela ikusirik, indarketia egoerei aurre hartzea eta 12 eta 25 urte bitarteko emakume gazteekin lan egitea bilatzen du "Beldur Barik! 2011" kanpainak.

Programaren helburua da emakumeen aurkako, eta, bereiziki, gazteen aurkako gaur egungo desberdintasun egoerari aurre egitea, eta errespetan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren arbuio sendoan oinarritutako jarrera eta jokabideekin erantzutea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • María Silvestre