
Asteburu honetan Osakidetzaren LEPen plazaren bat lortzeko probetara aurkeztu diren hautagaien % 58,12k azterketa gainditu dute
- Asteburu honetan Osakidetzaren lan-eskaintza publikoaren barruan deitutako probaren batera aurkeztu diren hautagaien % 58,12k azterketa gainditu dute.
- Guztira, 20.448k gainditu dituzte, eta, guztira, 35.181 aurkeztu dira hautaketa-probetara
Larunbatean eta igandean (azaroaren 26 eta 27a) izan dira Osakidetzaren 2018/2019 LEPen bigarren faseko lehen hautaketa-probak, Barakaldoko BECen; LEP horretan, 3.535 plaza eskaini dira, guztira. Bi fasetan banatutako LEPa izan da. Guztira, 78.139 pertsonak 1.924 plaza eskuratu ahal izango dituzte 63 kategoriatan. Horiei lotutako probak azaroan, abenduan eta urtarrilean egiten ari dira.
Azaroko azken asteburu honetan, hautagai gehien dituzten probak izan dira: erizain laguntzailearen, administrari laguntzailearen eta zeladorearen kategoriak, besteak beste. Horrela, joan zen larunbatean eta igandean, probetarako izena eman zuten 65.029 oposiziogileek 1.314 plazetako bat eskuratzeko aukera izan dute Barakaldoko BECen egindako probetan eskainitako sei kategoria profesionaletan.
Gainera, asteburu honetan ere zerbitzuetako langilearen, gidari orokorraren eta mantentze-lanetako ofizialaren azterketak egin dira.
Gainditutakoen kopurua, kategorien arabera, honela banatzen da:
AZTERKETA eguna |
2018-2019KO LEP: Deialdia Lanpostua |
LEPerako izena eman duten pertsonak |
Azterketara aurkeztu diren pertsonak |
Gainditu duten pertsonak |
% Gainditu dutenak, aurkeztutakoen aldean |
22-aza.-26 |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA |
17.158 |
8.219 |
4.965 |
% 60,41 |
22-aza.-26 |
ERIZAIN LAGUNTZAILEA |
14.612 |
8.107 |
2.052 |
% 25,31 |
22-aza.-26 |
ZERBITZUETAKO LANGILEA |
9.081 |
5.278 |
1.979 |
% 37,50 |
22-aza.-27 |
ZELADOREA |
20633 |
11.513 |
10.363 |
% 90,01 |
22-aza.-27 |
GIDARI OROKORRA |
1876 |
1.127 |
766 |
% 67,97 |
22-aza.-27 |
MANTENTZE-LANETAKO OFIZIALA |
1669 |
937 |
323 |
% 34,47 |
|
GUZTIRA |
65.029 |
35.181 |
20.448 |
% 58,12 |
2018/19 LEP kalitateko enplegua bermatzearen aldeko apustu argiaren beste froga bat da, eta, deialdi honen bidez, egonkortasuna eman nahi zaio Osakidetzako plantillari. Gainera, nabarmentzekoa da emakumeen parte-hartze handia Lan Eskaintza Publiko honetan; izan ere, LEParen bigarren fase honetan izena eman duten 78.139 pertsonetatik % 68,2 emakumeak izan dira.