Berriak Osasuna

Asteburu honetan Osakidetzaren LEPen plazaren bat lortzeko probetara aurkeztu diren hautagaien % 58,12k azterketa gainditu dute

2022-11-29
  • Asteburu honetan Osakidetzaren lan-eskaintza publikoaren barruan deitutako probaren batera aurkeztu diren hautagaien % 58,12k azterketa gainditu dute.
  • Guztira, 20.448k gainditu dituzte, eta, guztira, 35.181 aurkeztu dira hautaketa-probetara

Larunbatean eta igandean (azaroaren 26 eta 27a) izan dira Osakidetzaren 2018/2019 LEPen bigarren faseko lehen hautaketa-probak, Barakaldoko BECen; LEP horretan, 3.535 plaza eskaini dira, guztira. Bi fasetan banatutako LEPa izan da. Guztira, 78.139 pertsonak 1.924 plaza eskuratu ahal izango dituzte 63 kategoriatan. Horiei lotutako probak azaroan, abenduan eta urtarrilean egiten ari dira.

Azaroko azken asteburu honetan, hautagai gehien dituzten probak izan dira: erizain laguntzailearen, administrari laguntzailearen eta zeladorearen kategoriak, besteak beste. Horrela, joan zen larunbatean eta igandean, probetarako izena eman zuten 65.029 oposiziogileek 1.314 plazetako bat eskuratzeko aukera izan dute Barakaldoko BECen egindako probetan eskainitako sei kategoria profesionaletan.

Gainera, asteburu honetan ere zerbitzuetako langilearen, gidari orokorraren eta mantentze-lanetako ofizialaren azterketak egin dira.

Gainditutakoen kopurua, kategorien arabera, honela banatzen da:

 

AZTERKETA eguna

2018-2019KO LEP: Deialdia

Lanpostua

LEPerako izena eman duten pertsonak

Azterketara aurkeztu diren pertsonak

Gainditu duten pertsonak

% Gainditu dutenak, aurkeztutakoen aldean

22-aza.-26

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

17.158

8.219

4.965

% 60,41

22-aza.-26

ERIZAIN LAGUNTZAILEA

14.612

8.107

2.052

% 25,31

22-aza.-26

ZERBITZUETAKO LANGILEA

9.081

5.278

1.979

% 37,50

22-aza.-27

ZELADOREA

20633

11.513

10.363

% 90,01

22-aza.-27

GIDARI OROKORRA

1876

1.127

766

% 67,97

22-aza.-27

MANTENTZE-LANETAKO OFIZIALA

1669

937

323

% 34,47

 

GUZTIRA

65.029

35.181

20.448

% 58,12

 

2018/19 LEP kalitateko enplegua bermatzearen aldeko apustu argiaren beste froga bat da, eta, deialdi honen bidez, egonkortasuna eman nahi zaio Osakidetzako plantillari. Gainera, nabarmentzekoa da emakumeen parte-hartze handia Lan Eskaintza Publiko honetan; izan ere, LEParen bigarren fase honetan izena eman duten 78.139 pertsonetatik % 68,2 emakumeak izan dira.

Iruzkin bat
  • 2022-11-30

    Donde puedo mirar los aprobados?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan