80 erakundek baino gehiagok sinatu dute Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala, sektore horrek datozen hamabost urteetan izango dituen erronkei aurre egiteko

2022-11-30
  • Itunak alokairu eskuragarriaren eskaintza publikoa handitzeko eta 50.000 etxebizitzako parke batera iristeko, babes-etxebizitza iraunkorren kopurua parkearen guztizkoaren % 12ra igotzeko edota 2036. urtea amaitu baino lehen hiru etxetik bat birgaitzeko helburuak ezarri ditu

 

88 erakunde (gizarte zibila, profesionalen kolektiboak, erakundeak eta enpresak) atxiki zaizkio Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala 2022-2036ari (etxebizitzarako eskubidearen eraketa eraginkorra bizkortzeko konpromiso partekatua). Akordioa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak bultzatu du, eta asteazken honetan sinatu da Bilbon, Euskadik arlo horretan dituen erronkei eraginkortasunez aurre egiteko etxebizitzaren esparruan herritarrekin diharduten eragileek elkarrekin, bat eginik, lankidetzan oinarrituta eta epe ertain eta luzerako ikuspegi batekin lan egin dezaten.

Dokumentua lantzeko, parte-hartze prozesu zabal bat egin da, eta ehun bat eragilek parte hartu dute tailerren eta bileren bidez, 87 erakundek idatziz aurkeztutako ideiekin. Ideia horietako asko ituna bera garatzeko erabiliko dira datozen urteetan, eta eraikuntzaren sektorearekiko lanean sakontzearen, etxegabetasunaren eta familia ugarien arretaren arloetako jarduketak egingo dira, besteak beste.

Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak ekitaldian azpimarratu duenez, Euskadi erreferentzia da etxebizitza-politiken arloan. Ildo horretan, Autonomia Erkidegoko lege bat du, eta Estatuan inspirazio-iturri diren hainbat neurri zehatz hartu ditu, hala nola gazteei laguntzeko hartutakoak. Arriolak gogorarazi du Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza duina eta kalitatekoa izateko aukera eskubide subjektiboa dela, eta, azpimarratu duenez, hain oinarrizkoa da, beste eskubide batzuen lorpena baldintzatzen du.

2010eko Itun Soziala berria eta aitzindaria izan zen, eta, haren arabera, euskal herritarrak eta desberdinen arteko lankidetza izan ziren etxebizitza-politiken ardatzak”, adierazi du Arriolak, eta honako hau gaineratu du: “gaur konpromisoa berretsi dugu, aurreko akordioan baino atxikimendu gehiagorekin eta pertsona guztiei etxebizitza duina eta egokia lortzeko aukera errazteko helburu berarekin, baina zirkunstantzia desberdinetan, Etxebizitzaren Legea baitugu orain. Lege hori mugarria izan zen, etxebizitza izateko eskubidea osasunerako, hezkuntzarako edo mendekotasunaren arretarako eskubideen maila berean kokatu baitzuen. Aitorpen horretan, Euskadi aitzindaria izan zen”.  

Etxebizitzaren aldeko Itun Sozial berrian, gizarte-erakundeak, etxebizitza-kooperatibak, sindikatuak, enpresa pribatuak, profesionalen elkargoak, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta klusterrak daude ordezkatuta. “Oso talde heterogeneoa da, herrialde-itun handi bat lortzeko eta, era horretan, etxebizitzaren arloan kudeaketa eraginkorragoa lortzeko adostasun-puntuak aurkitzen jakin duena”, adierazi du sailburuak. Halaber, aurre egin beharreko alderdiak zerrendatu ditu, hala nola energia-pobrezia, alokairuko etxebizitzen eskaintza nahikorik eza eta parkea bizikidetza-unitateen eta bizi-estiloen eredu berrietara egokitzeko beharra.

Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialean, lau xede kuantitatibo ezartzen dira 2036rako, baita lehentasunezko sei jarduketa-ildo ere, helburu horiek lortzeko.  Haien artean, azpimarratu beharra dago 2036. urterako Autonomia Erkidegoko etxebizitza nagusien % 5 alokairu eskuragarriaren eskaintza publikora bideratzeko helburua (50.000 etxebizitza). Halaber, babes publikoko etxebizitza-parke iraunkorra etxebizitza nagusien % 12ra igotzeko helburua nabarmentzen da. Era berean, hamabost urteko epean urtean eraikinen % 3 birgaitu daitezen lortzea planteatzen da (gaur egun % 1,5 birgaitzen dira). Horrela, beraz, 350.000 etxebizitza eraberritu behar dira epe horretan (eraikitako hirutik bat, gutxi gorabehera). Xedeen artean, halaber, baliabide ekonomiko nahikoak dituzten kolektiboentzat etxebizitza libreen (obra berrikoen zein birgaitutako etxebizitzen) parke bat izateko beharra ezartzen da.  

Xede horiek lortzeko, itunak lehentasunezko jarduketa-ildo batzuk eta haiek abian jartzeko jarraibideak aurreikusten ditu:

  • Inbertsio handiagoa etxebizitzan, pizgarri fiskaletan oinarritua. Etxebizitza-arloko gastu publikoa pixkanaka handitzea, BPGaren % 1,5 ingurura iritsi dadin, eta birgaitzeari lotutako inbertsio pribatua BPGaren % 5 ingurukoa izatea, Europako herrialderik aurreratuenen antzera.
  • Etxebizitza-politikaren gizarte-dimentsioan sakontzen jarraitzea. Etxebizitza-politikaren eta gainerako gizarte-politiken (gizarte-zerbitzuak, gazteak, adinekoak, desgaitasuna, berdintasuna, enplegua eta abar) arteko integrazio handiagoa lortzearen aldeko apustua egiten da. Horretarako, hainbat errealitateri (hala nola etxegabetasunari, familia ugariei eta gazteek etxebizitza eskuratzeko aukerari) erantzun integralagoak emango dizkieten zerbitzuak eta programak jarriko dira abian.
  • Udal-agenda estrategikoan etxebizitza txertatzeko aukera zabaltzea, eta, ildo horretan, tokiko etxebizitza-planak lantzeko babes-ildo bat abian jartzea.
  • Eraikuntza-sektore erakargarri, lehiakor eta berritzaile bat osatzea, eta, horretarako, sektoreko talentuaren trebakuntza eta garapena eta haren berrikuntza-proiektuak bultzatzea eta sektorean emakume gehiago sartzeko aukera erraztea.
  • Datu-adimena eta ebaluazio aurreratua; ildo horretan, Etxebizitzako Behatokiaren zeregina indartu eta instituzionalizatu egingo da.
  • Inplikazio eta lankidetza publiko-pribatu-soziala; Etxebizitzaren Foroa abian jarri eta dinamizatuko da (Itunaren bitartez konprometitutako eragileen parte-hartzerako eta haien arteko lankidetzarako gune egonkor gisa), eta herritarrek parte hartzeko prozesuak bultzatuko dira.

 

Akordioak helburuak lortzera bideratutako inplikazio eta lankidetza publikoa, pribatua eta soziala indartzeko beharrezkoak diren mekanismoak jasotzen ditu, eta Etxebizitzako Behatokiaren bitartez, urteko jarraipen-txosten publiko bat egingo da. Txosten horren bidez, aurrerapenak monitorizatu eta beharrezkoak diren doikuntzak gardentasun osoz egin ahal izango dira.

 

Etxebizitzaren aldeko Euskadiko Itun Soziala 2022-2036 sinatu duten erakundeak

 

Abanca

Colegio Territorial de Administradores de Fincas de Gipuzkoa y Álava

Ihobe

Alokabide

Comisión de Recursos Sociales y Vivienda del Foro para la Integración y Participación Social de las Ciudadanas y Ciudadanos Inmigrantes del Gobierno Vasco

Iltre. Colegio Notarial del País Vasco

AM Arkitektura

Confebask.Confederación Empresarial Vasca-Euskal Enpresaren Konfederakuntza

Iltre. Colegio de la Abogacía de Bizkaia

Ametsak Sortzen Elkartea-Asociación Vasca de Cohousing

Debegesa

Ingeteam

AMICYF Euskadi-Asociación de Mantenedores de Instalaciones de Calor y Frío

Departamento de Territorio y Acción por el Clima del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz

Instituto de Arquitectura de Euskadi

APNABI Autismo Bizkaia

Donostiako Etxegintza

Irunvi-Sociedad Pública de Vivienda de Irún

Área Vivienda Ayuntamiento de Bilbao

EAPN Euskadi-Red Europea de Lucha contra la Pobreza y la Exclusión Social

Kale Dor Kayiko

Arenhos Advisors

EDE Fundazioa

KONFEKOOP-Confederación de Cooperativas de Euskadi

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa-Escuela Técnica Superior de Arquitectura UPV/EHU

Ekonomisten Euskal Elkargoa-Colegio Vasco de Economistas

Kutxabank

ASCOBI-BIEBA Asociación de Constructores y Promotores Inmobiliarios de Bizkaia

Elkarbidean Etxe Kolaboratiboak

Laboral Kutxa

ASCONGI Asociación de Constructores y Promotores de Gipuzkoa

Elkartean –Asociación Coordinadora de Personas con Discapacidad Física de Euskadi

Lanbide

Asociación Bizitegi

Elkartu-Federación Coordinadora de Personas con Discapacidad Física de Gipuzkoa

Mondragon Unibertsitatea

Asociación Egunsentia para la promoción de la covivienda para mayores

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea

MUGA Capital Market

ASVE Asociación Solidaridad Vasco Ecuatoriana

ERAIKUNE Clúster de la Construcción en el País Vasco

Oficina de Vivienda de Zarautz-Zarautz Lur

Aubixa Fundazioa

Etxebizitza Kooperatiben Federazioa-BIZIKOOP-Federación de Cooperativas de Vivienda

Q-Living Property Investments

AVS Euskadi Asociación de Gestores Públicos de Vivienda y Suelo de Euskadi

Eudel

SEA Uneca

Banco de Sabadell

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua EGK

Sestao Berri

Banco Santander

EUSKOFEDERPEN

Sociedad de Gestión Urbanística ERETZA

Beruala

EVE-Ente Vasco de la Energía-Energiaren Euskal Erakundea

Sociedad Urbanística de Rehabilitación de Portugalete

Caixabank

FEKOOR-Federación Coordinadora de personas con discapacidad física y/u orgánica de Bizkaia

Sociedad Urbanística de Rehabilitación del Alto Deba SURADESA

Caja Rural de Navarra

FEVAS Plena Inclusión Euskadi

SURBISA Sociedad Urbanística de Rehabilitación de Bilbao

Cáritas Bizkaia

Fundación Eguzkilore

Triodos Bank

Casa Gestio

Fundación Laboral de la Construcción País Vasco

UGT Euskadi

COAVN Colegio Oficial de Arquitectos Vasconavarro

Fundación Tecnalia Reserarch&Innovation

Unión de Consumidores de Euskadi

Colegio de Registradores de la Propiedad Mercantil y de Buenes Muebles de España

Futubide Fundazioa

VISESA

Colegio Oficial de Agentes de la Propiedad Inmobiliaria de Bizkaia

Gautena Asociación Guipuzcoana de Autismo

Viviendas Municipales de Bilbao-Bilboko Udal Etxebizitzak

Colegio Oficial de Agentes de la Propiedad Inmobiliaria de Gipuzkoa

Grupo Eibar

 

Colegio Oficial de Aparejadores y Arquitectos técnicos de Bizkaia-Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala COAATG

Hirukide Federación de Asociaciones de Familias Numerosas de Euskadi

 

Colegio Oficial de la Arquitectura Técnica de Araba/Álava

Ibercaja Banco

 

Colegio Territorial de Administradores de Fincas de Bizkaia

ICA Home

 

 

3 iruzkin
  • 2022-12-01

    Bizitza baliagarriaren amaieratik hurbil dauden tipologiaren arabera ehun urte baino gehiagoko etxebizitzekin ere espekulatzen da oraindik, gero pitzadura ekonomikoak sor ditzake derramekin, eraikina berreraiki ezean inoiz amaituko ez direnak.

  • 2022-12-01

    Todavía se especula incluso con viviendas e más de cien años según tipología próximas al final de su vida útil, puede crear luego grietas económicas con derramas de nunca acabar a falta de reconstrucción edificio.

  • @elkartuGipuzkoa
    2022-11-30

    Comentario de Twitter:
    Más de 80 organizaciones, entre ellas @elkartuGipuzkoa firman el Pacto Social por la Vivienda https://t.co/nTrTIBhv46

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak