Tabako Kerik Gabeko Euskadi
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak René Cassin saria eman dio Dora María Tellez Nikaraguako historialari eta ikertzaileari

2022-12-14
  • Clara Murguialday ekonomialari feministak hartu du saria, Dora María Tellezek 548 egun daramatzalako preso bere herrialdean, Daniel Ortegaren erregimenaren aurka egoteagatik 

Lehendakariak, Beatriz Artolazabal sailburuarekin batera, Giza Eskubideen 2022ko René Cassin Saria eman du gaur arratsaldean; Dora María Tellez Nikaraguako historialaria eta ikertzailea izan da sariduna. Clara Murguialday ekonomialari feministak hartu du saria; izan ere, Nikaraguako aktibistak espetxean daramatza 548 egun –Lehendakariak bere hitzaldian gogorarazi duen bezala – giza eskubideen, emakumeen eskubideen eta demokraziaren alde egiteagatik Nikaraguan.

Ekitaldia Lehendakaritzaren egoitzan izan da, eta bertan izan dira euskal sailburuak eta erakunde-arduradunak, baita Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligako ordezkaritza bat ere, liga horrek proposatu zuen-eta saritutako hautagaitza.

Iñigo Urkulluk Tellezek askatasunaren, demokraziaren, giza eskubideen eta justizia sozialaren alde egindako ibilbide luzea aztertu du, Askapen Nazionaleko Fronte Sandinistarekin hartutako konpromisotik hasi eta 1995ean Daniel Ortegaren erregimenarekin izandako hausturara arte. Lehendakariaren esanetan, erregimen horrek sistematikoki urratzen ditu giza eskubideak eta kriminalizatzen du disidentea. Oposizio horren ondorioz, Nikaraguako aktibistari zortzi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten gutxieneko bermerik gabeko epaiketa batean, Lehendakariak gogorarazi duen bezala.

“Dora Maria ez zaude bakarrik, askatasunaren eta giza eskubideen alde. Zure ahotsa zabaltzen lagunduko dizugu”- esan du amaitzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak