Berriak Hezkuntza
qrcode

Batxilergoko sari bereziak arautzen dituen dekretua aldatzea (Gobernu Bilera 2022-11-29)

2022-11-29

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, Batxilergoko Sari Bereziak arautzen dituen eta sari horiek emateko baldintzak ezartzen dituen martxoaren 15eko 35/2011 Dekretua aldatzea.

Gaur onartutako aldaketak lehiaketan irabazle gertatzen diren ikasleek jasotzen duten sariari eragiten dio. 2021-2022 ikasturteko deialdira arte, sari hori atzerrian hiru asteko egonaldia eta ingelesa hobetzeko ikastaroa izan da. 2022-2023 ikasturtetik aurrera, proba horiek irabazten dituzten ikasleek, ohiko egiaztagiriarekin batera, 1.200 euro gordineko dirulaguntza bana jasoko dute gailu digitalak (ordenagailu eramangarriak edo antzekoak) eskuratzeko, ibilbide akademikoan erabiltzekoak.

Sariaren zenbatekoa urtetik urtera eguneratu ahal izango da, urtero argitaratzen den sarien deialdiaren bidez.

Hezkuntza Sailak urtero deitzen ditu Batxilergoko Sari Bereziak, hezkuntza-etapa hori espediente akademiko bikainarekin amaitu duten ikasleentzat. Proba horietara aurkezteko, 8,75 puntuko edo hortik gorako batez besteko nota lortu behar da Batxilergoko bi ikasturteetan. Sari bat deitzen da Batxilergoko bigarren mailan matrikulatutako mila (edo frakzioa) ikasleko (Euskadin ikasturte bakoitzeko 15 edo 16 sari inguru izaten dira). Probak ekainean egin ohi dira, unibertsitatera sartzeko probak amaitu ondoren.

Aldaketa hau 2022-2023 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezien deialdian hasiko da aplikatzen, 2023ko ekainean egingo diren probekin.

Iruzkin bat
  • Argazkia idoiamlizarduy
    2023-03-17

    ¡Qué lástima!
    El premio era verdaderamente motivador, un premio adecuado, un gran premio.
    La subvención para dispositivos digitales, cuando los alumnos ya están inmersos en la digitalización académica, cuando seguramente ya disponen de su propio ordenador, no creo que sea nada novedoso, ni ilusionante.
    La experiencia de tres semanas de estancia en el extranjero, hacer la maleta, viajar, convivir... todo eso, no se puede aprender con un PC.
    Euskadi se diferenciaba de otras comunidades en valorar la excelencia académica generosamente. Parece que agasajar a 16 jóvenes por curso es insostenible para el presupuesto en educación.
    ¡Qué lástima!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko