Berriak Segurtasuna

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Elantxoben istripua izan duen eskatzaile bat erreskatatu dute

2022-11-26

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Elantxoben (Bizkaia) Ogoñoko lurmuturraren inguruan erori eta min hartu duen eskalatzaile bat erreskatatzeko mobilizatu dituzte. Istripua gertatu den lekura Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideak hurbildu dira, eta azkenean Gurutzetako ospitalera eraman duten zauritua artatu dute.

 

Gaur arratsaldeko 16:30ean, SOS Deiak 112 Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuan jasotako dei baten bidez ohartarazi dute eskatzaile bat erori dela Elantxobeko Leunbe auzoan. Istripua gertatu den lekura Osakidetzako baliabideak, Bizkaiko suhiltzaileak eta Ertzaintzaren helikopteroa, mendiko atalarekin, hurbildu dira.  Lekua malkartsua zenez, erreskatatzaile batek jaitsi behar izan du eskalatzailea erori den lekura. Emakumeak zauri irekia zuen orkatilan, eta lekuan bertan lehen laguntza jaso ondoren, aireontzian eraman dute Elantxobera, eta bertan zain zuen anbulantziak hurbildu du gero Gurutzetako ospitalera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko