Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Ekintzaile “berdeak” protagonista izango dira 2012ko Europako hiriburu berdean egingo den Europako topaketan

2011.eko azaroak 22

 

Ekintzaile "berdeak" protagonista izango dira 2012ko Europako hiriburu berdean egingo den Europako topaketan

  • - Gasteizko Europa Jauregian, azaroaren 23an (asteazkena), Europa mailako elkarrizketa bat egingo da ekintzailetza berdeari, ekonomia iraunkorrari eta ingurumenaren babesari buruz.
  • - Industria Sailak antolatu du Euskadin EBko Eskualdeen Batzordeak Europa 2020 estrategia eztabaidatzeko proposatutako jardunaldia.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak  "Ekintzailetza berdearen papera eta eskualde bakoitzaren garapenean duen rola" izeneko jardunaldia antolatu du SPRIren (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) bitartez eta Ihoberen eta Gasteizko Udalaren lankidetzaz. Azaroaren 23an (asteazkena) izango da Europa Kongresu Jauregian.

Ekintzaileei, enpresariei eta ekintzailetzako eragileei zuzendutako ekitaldi hau Europar Batasuneko Eskualdeen Batzordeak (CdR) urtero antolatzen duen Open Days ekimenaren barruan dago. Ekimen horretan Europako hainbat hiritako 10.000tik gora lagun elkartzen dira Bruselan Europa 2020 estrategiaren inguruan eztabaidatzeko.

Xabier Garmendia, Industria eta Energia sailburuordeak eta Javier Maroto, Gasteizko alkateak inauguratuko dute jardunaldia "Europa nire eskualdean" lelopean.  Ferrán Tarradellas, Espainiak Europako Batzordean duen delegatuak emango du lehen hitzaldia eta hitzaldi horretan azalduko du zein aukera eskaintzen dituen Europak karbono gutxiko ekonomia garatzea eta ezartzea helburutzat duten ekintzaileen ekimen eta proiektuentzat.

Arestian sortutako ekimen nazionalen txandan, ekintzailetza berderako giltzarriak ezagutuko ditugu. Lehenik eta behin, Forética enpresak, Germán Granda zuzendari nagusiaren eskutik aurkeztuko du Enterprise 2020, lehiakortasun iraunkorraren eta EESren arloko negozio eredu berritzaileak garatzeko plataforma. Bruno Ruiz, Biodiversidad Fundazioko nazioarteko teknikariak ezagutzera emango du Emprendeverde sarea, ekintzailetza berdean interesatuta dauden ekintzaile, eko-inbertsiogile edo eragileei zuzendutako lehenengo laguntza plataforma. Amaitzeko, Ander Elgorriaga, IHOBEko Produkzio eta Kontsumo Iraunkorreko kudeatzaileak  IHOBE euskal sozietate publikoa ordezkatuko du, liderra ingurumen politiken, eko-diseinuaren eta eraikuntza iraunkorraren aplikazioan. 

Ekintzailetza iraunkorreko esperientziak Europako Hiriburu Berdea 2012 jardunaldian

Kafearentzako etena egin ostean, Roberto Martínez de Guereñu, Gasteizko Udaleko Ekonomi Sustapen eta Enplegu zuzendariak Gasteiz Green Capital 2012 izango du mintzagai. Gasteiz Green Capital 2012 garapen iraunkorreko jardunbide egokien eredua da, eta inbertsio eta garapen aukera bat ere bai enpresa nahiz ekintzaile berdeentzat. Monica Mosso, Aclima klusterreko (Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkartea) zuzendari nagusiak Cleantech ekimena aurkeztuko du.

Jardunaldiari amaiera emateko Yor S.A. eta Ekoetxe enpresen elkarrizketa bat egingo da. Enpresa biek daukate esperientzia handia ekintzailetza iraunkorraren arloan, jardunbide egokien ereduak dira, eta ederki islatzen dute nolako onurak eta aukerak hel daitezkeen enpresetan irizpide iraunkorrak ezarriz, bai eta nolako hazkunde potentziala eta etorkizun sendoa izan dezaketen.

 

 

6 iruzkin
  • @EDJEREZ
    2011.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @CapacitaRSE: Hoy conversan sobre "emprendedores verdes" y su papel en la #sostenibilidad en #España http://t.co/90NNvdfT #sost

  • @AjFernandezB9
    2011.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    Hoy conversan sobre "emprendedores verdes" y su papel en la #sostenibilidad en #España http://t.co/0iZgC1BU #sost

  • @cristina_coria
    2011.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @CapacitaRSE: Hoy conversan sobre "emprendedores verdes" y su papel en la #sostenibilidad en #España http://t.co/90NNvdfT #sost

  • @INEO_org
    2011.eko azaroak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @gemmarojo: Los emprendedores “verdes” protagonistas de un encuentro europeo en la capital verde europea 2012 http://t.co/cvuaSNJc

  • @IKIngenieria
    2011.eko azaroak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Los emprendedores “verdes” protagonistas de un encuentro europeo en la capital verde europea 2012. http://t.co/cgZDiWRB

  • @ecoeuskadi2020
    2011.eko azaroak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Los emprendedores “verdes” protagonistas de un encuentro europeo en la capital verde europea 2012. http://t.co/cgZDiWRB

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Garmendia, Industria eta Energia sailburuordea