Tabako Kerik Gabeko Euskadi
qrcode

eLankidetzak 3 milioi eurorekin babestuko ditu krisi humanitarioetan lan egiten duten erakundeei

2022-11-26
  • Estrategiak emakumeei eta gazte errefuxiatuei laguntzeko izango dira
  • eLankidetzak 7,5 milioi euro bideratuko ditu, aurten, krisi humanitarioetara

 

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean dagoena, 3 milioi euro bideratuko ditu ekintza humanitarioko estrategietara. Esku-hartze horiek bi urteko iraupena izango dute, eta gatazka eta bestelako indarkeria testuinguruetan krisi humanitarioak jasan dituzten pertsonen eskubideak babesteaz gain, batez ere emakumeak eta gazteak, erakunde humanitarioak indartzera eta euskal herritarrak sentsibilizatzeko ekimenak sortzera bideratuta egongo dira.

Krisi humanitarioak areagotzen ari dira eskalan, konplexutasunean eta larritasunean. 2022an, NBEren Gai Humanitarioak Koordinatzeko Bulegoaren (OCHA, ingelesezko siglak) datuen arabera, 274 milioi pertsonak behar dute babesa eta laguntza humanitarioa. Horien artea, kolektibo batzuk zaurgarriagoak dira; izan ere, krisi humanitarioek modu desberdinean eragiten diete emakumeei, gizonei, haurrei, nerabeei, adinakoei, dibertsitate funtzionala dutenei edo LGTBI pertsonei, gizartean dituzten status eta rol desberdinengatik.  

Indo horretan, eLankidetzak Kongoko Errepublika Demokratikoan bi estrategia babestuko ditu indarkeria mota desberdinetako biktima izan diren emakume desplazatuekin eta iheslariekin; beste bat ,Tindufen Saharako errefuxiatuak diren gazteen elikadura eskubidea bermatzeko, eta, azkenengo bat, Libanon errefuxiatu dauden emakume palestinarrekin, indarkeriarik gabe modu aske eta seguruan bizi daitezen.

Biztanle horiek babesteaz gain, eLankidetzaren helburuetako bat da Euskadiko zein tokiko erakunde humanitarioak sendotzea, modu eraginkorrean lagun diezaieten eta euskal herritarrak sentsibiliza ditzaten, munduan milioika pertsonak bizi dituzten egoera larriak ulertzen. Gainera, estrategiek sentsibilizazio ekintzak aurreikusten dituzten Euskadin; adibidez, Palestinako sexu eta ugalketa eskubideei buruzko jarduerak, behartutako lekualdatzeei buruzko material didaktikoa edo saharar herriaren elikadura eskubideen inguruko kanpainak.

 

Ekintza humanitarioa 2022an

Guztira, eLankidetzak 7.450.000 de euro bideratu ditu aurten krisi humanitarioetan dauden pertsonak artatzeko ekimenetara. Laguntza horiez gain, eLankidetzak 200.000 euroko laguntza zuzena eman dio NBEko Larrialdi Kasuetarako Ekintzarako Funts Zentralari (CERF). Funts horrek, adibidez, duela gutxiko uholdeek eragindako pakistandarrak artatu ditu. Era berean, Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako NBEko Agentzia (UNRWA) 250.000 euro jaso ditu Agentziak kudeatzen dituen 702 eskoletan irakasle eta ikasle palestinarren gaitasun digitalak hobetzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak